Nafarroako meteorologia eta klimatologia
Anemometro - Meteo Navarra

Anemometro


Haizearen abiadura, edo haren abiadura eta norabidea, biak, neurtzen dituen tresna. Haize tresna hauek, haizearen ondoko gaitasun hauetakoren batez baliatzen dira:

1) Energia zinetikoa, anemometroak dituen kaxola moduko batzuk birarazten dituena

2) presio dinamikoa

3) hozteko ahalmena


Horiek direla-eta hainbat anemometro mota dago.
Kontaktua        Estekak        Lege abisua