Nafarroako meteorologia eta klimatologia
Klima aldaketa - Meteo Navarra

Klima aldaketa



Planeta berotzen ari da. Lurreko azalaren batezbesteko tenperatura igotzen ari da eta bere 4.540 milioi urteko historian tenperatura aldaketek bere gorabeherak izan badituzte ere, oraingoa inoiz baino azkarragoa izaten ari da. Beroketa honen zergatirik nagusiena (%95 baino geiagoko probabilitatearekin) gizakiok erreboluzio industriala eman zenetik atmosferara isurtzen ari garen animaliako negutegi-efektuko gasengadik da, ikatza eta petrolio bezalako erregai fosilak erretzeagatik.

Eguzki izpiek atmosfera zeharkatu eta Lurra berotzen dute. Bero honen zati bat ondoren espaziora erradiazio moduan itzulia izaten da, baina negutegi efektuko gasengatik beste zati bat lurreko atmosferak atxikitzen du. Gas hauek nagusiki ur lurruna dira, gehi karbono dioxidoa, oxido nitrosoa eta metanoa, Lurraren azala estaltzen duen estalki baten efektua egiten baitute. Negutegi efektuko gasei esker geure planetako zoruak bere baitan bizia edukitzeko tenperatura baldintza optimoak betetzen ditu. Baina gizakiok jardueran erretako ikaragarrizko erregai fosil kopurua dela eta, atmosferako negutegi efektuko gasak etengabe gora doaz, karbono dioxidoari (CO2) dagokionez, erreboluzio industriala eman zenetik, bere kontzentrazio naturala zena, heren batean handitu dugu eta ondorioz, Lur zolaren tenperatura egunetik egunera nabarmen igotzen doa.
Atmosferako CO2 kontzentrazioaren eboluzioa milioiko partetan (ppm). Azken 400.000 urtetan ez da inoiz izan 300ppm-ren gainetik, baina azken hamarkadetan izaten ari diren isurketak direla eta izugarri igo dira eta 2016. urtean 400 ppm gainditu ziren. Iturria: Global Climate Change: Evidence. http://climate.nasa.gov/evidence/
Mundu-mailako beroketa honek bere eredu klimatikoetan eragina izan dezake, lurralde asko beroagoak bihurtuz, beste batzuk hotzagoak edo lehorrago edo hezeagoak, hortik klima aldaketaz hitz egitea. Aldaketak hain azkar emate horrek beraietara moldatzea zailago bihurtzen du, bai gizaki sistemetan bai naturaletan. Gainera hurrengo eragin ezkorrak sortzen dituelarik:
  • Bero-bolada luzeago eta biziagoak, hortaz lehorte gehiago.
  • Itsas mailaren igotzea, kontinenteko izotzen urtze eta itsasoko uraren berotzea dela eta bere espantsio naturalagatik.
  • Urakan eta tifoien maiztasun eta intentsitatearen handitzea itsasoko eraren berotzea dela eta.
  • Mendietako elur eta izotz geruzen txikitze edo desagertzea. Kontuan izan Asia eta Ameriketako lurralde gehienetako ur emari nagusiak direla.

Kontaktua        Estekak        Lege abisua