Nafarroako meteorologia eta klimatologia
Estazio automatikoak - Meteo Navarra

Estazio automatikoak


Estazio meteorologiko automatikoa datuak eskuratzeko ekipamendua da, behaketak egin, bildu eta transmititzen dituena, langilerik bertan egon beharrik gabe.

Horrelako estazioak iristeko zailak edo bizitzeko deserosoak ziren zenbait lekutako informazio meteorologikoa biltzeko beharra zegoelako asmatu ziren.

Hasieran, estazio meteorologikoen sarearen osagarri besterik ez ziren.

Ohiko estazio automatiko batek honako hornidura hauek ditu:
  • Dorrea edo tripodea
  • Sentsoreak: haiek aukeratzeko ezaugarriak (bereizmena, etab.)
  • Datuak eskuratzeko sistema (datalogger)
  • Komunikazioak (modema, irratia)
Eskuzko estazioekin alderatuta, abantaila hauek dituzte: neurri fidagarriagoak hartzen dituzte, datuak maiztasun handiagoarekin ematen dituzte, datuak uneoro ematen dituzte (24 ordukoak, egunero), leku isolatuetan jartzen ahal dira. Desabantailak: informazio mota jakin bat (elurra, hodeiak) lortzeko modua automatizatzen zaila da; inbertsio ekonomikoa egin behar da; behatzaileak baino zurrunagoak dira.


Estazio automatikoa
Estazio automatikoa
Kontaktua        Estekak        Lege abisua