Nafarroako meteorologia eta klimatologia
Eskuzko estazioak - Meteo Navarra

Eskuzko estazioak


Eskuzko estazioetan behatzaileek biltzen dituzte datuak. Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, ohiko estazio batek honako osagai eta hornidurak behar ditu:
  • Etxola:
  • Tresnak eguzki-izpietatik, haizetik, euritik, elurretik eta kazkabarretik babesteko. Etxolek egur zurizko hegalak izan ohi dituzte, aireztapen horizontala zein bertikala izateko diseinatuak. Altuera jakin batean egon behar dute, barreneko tresnen irakurketa errazteko eta haiek eguzkitik, haizetik, euritik, elurretik eta kazkabarretik babesteko.

  • Funtsezko tresneria:
    • Termometro lehorra eta hezea
    • Tenperatura maximo eta minimoen termometroak
    • Euri-neurgailua edo plubiometroa
  • Funtsezkoa ez den tresneria:
    • Erregistratzeko elementuak: termografoa, hidrografoa, plubiografoa
    • Barometroa / barografoa
    • Anemometroa / anemografoa
    • Haize-orratza
    • Heliografoa edo intsolazioaren neurgailua
    • Lur gaineko edo azpiko termometroak hainbat altueratan eta sakoneratan
    • Ebaporimetroak
Tresnak fidagarriak, sendoak, egonkorrak eta zehatzak izan behar dira.

Estación manual
Eskuzko estazioa
Kontaktua        Estekak        Lege abisua