Papadakisen sailkapen klimatikoa
1952. urtean Papadakisek nekazal zonaldetan oinarrituz, bere sailkapen klimatikoa egin zuen. Laborantzarako funtsezkoak diren faktoreak
kontutan hartzen ditu, adibidez neguen gogortasuna edo uden iraupena eta ematen diren beroak.
Zonalde batetako klima finkatzeko zenbait parametro ezagutu beharra dago, batez-besteko tenperatura maximoak, batez-bestekoak, minimoak,
minimo absolutuak, metatutako prezipitazioak eta ebapotranspirazio
potentziala (ETP). Balio hauetan oinarrituta
negu mota, uda mota eta prezipitazioen banaketa finkatzen dira.
Hiru faktore hauek konbinatuz, leku bakoitzeko klima mota zehazten da.
Papadakisen sailkapen klimatikoaren deskribapena
1952. urtean Papadakisek nekazal zonaldetan oinarrituz, bere sailkapen klimatikoa egin zuen. Laborantzarako funtsezkoak diren faktoreak
kontutan hartzen ditu, adibidez neguen gogortasuna edo uden iraupena eta ematen diren beroak.
Zonalde batetako klima finkatzeko zenbait parametro ezagutu beharra dago, batez-besteko tenperatura maximoak, batez-bestekoak, minimoak
, minimo absolutuak, metatutako prezipitazioak eta ebapotranspirazio
potentziala (ETP). Balio hauetan oinarrituta
negu mota, uda mota eta prezipitazioen banaketa finkatzen dira.
Hiru faktore hauek konbinatuz, leku bakoitzeko klima mota zehazten da.
Tenperaturei dagokionez:
1. KOADROAN negu mota desberdinak zehazten dira, urtaro honetan garatu daitezken laborantzen arabera. Neguaren gogortasunaren arabera
finkatzen dira, hau da, hilabete hotzenaren tenperatura minimoen batez-bestekoaren arabera.
2. KUADROAN uda mota desberdinak zehazten dira, urtaro honetan garatu daitezken laborantzen arabera, eta era berean udararen
luzeraz eta berotasunaz baldintzatuta daudenak.
Papadakisen hitzetan, labore baten bideragarritasuna labore horren ustiapenak etekin ekonomikoa dakarrenean ematen da.
Gaur egun labore barietate zailduagoak daude, berez sailkapen honek leku batetarako ez bideragarritzat ematen baditu ere, bideragarriak
bihurtu direnak.
3. KUADROAN, negu motak eta uda motak konbinatuz,
urteko klima termikoak zehazten dira.
Hezetasuna eta bere urtaroko banaketari dagokionez:
Hilabeteko klima hidrikoak bereizten dituen
4. KUADROaren bitartez, hilabete bakoitzaren hezetasun maila definitzen da.
Mota desberdinak bereizten dira, prezipitazioa eta ebapotranspirazio potentzialarekin alderatu ondoren, landareentzako lurzoruan erabilgarri
gelditzen den ura (erretentzio maximoa =100 mm), .
Hilabete idor (a) eta lehorretan (s) ez da landareen hazkuntzarik ematen, bai aldiz, i, f, p, h eta w hilabete motetan, erregimen
termiko egoki batekin ematen badira. Lehorrak ez diren hilabete kopuruak, garrantzi berezia du klima mediterranear eta montzonikoetan.
5. KUADROAN Papadakisek zehaztutako
prezipitazio banaketa nagusienak agertzen dira. Hauek klimaren hezetasuna, bai
urtean zeharreko prezipitazioa nola banatzen den adierazten dute.
Bukatzeko, urteko klima termikoa eta prezipitazio banaketak konbinatuz, klima mota lortzen da.
Klima mota hauek munduko nekazal zonalde desberdinei egokitzen zaizkie.
Formula klimatiko laburtua
Zonalde batetako klima mota deskribatzeko, eta gure kasuan,
gutxienezko luzerako datu serieak dituzten estazio meteorologiko bakoitzeko,
negu mota,
uda mota eta
prezipitazio banaketa barne hartzen dituen formula klimatikoa lortzen da.
Modu honetan klima mota desberdinen ezaugarri nagusienak laburtzen dira.
1. KUADROA: Negu motak
Garatu daitezken neguko laboreen arabera sailkatzen da, neguaren gogortasunean oinarrituz.
Hilabete hotzenaren tenperatura minimo absolutuen arabera zehazten dira.
Pr |
Udaberriko ereintza |
Negua hotzegia da garia udazkenean ereiteko: Hilabete hotzenaren tenperatura minimo absolutuen batez-bestekoa
-29ºC-tik behera dago. |
Ti |
Neguko gariarena |
Negua aski biguna da garia udazkenean ereiten uzteko, baina hotzegia da oloa udazkenean ereiten uzteko.
Hilabete hotzenaren tenperatura minimo absolutuen batez-bestekoa -29ºC-tik gora eta -10ºC-tik behera dago. |
Av |
Oloarena |
Negua aski biguna da oloa udazkenean ereiten uzteko, baina hotzegia da zitrikoak hazitzeko.
Hilabete hotzenaren tenperatura minimo absolutuen batez-bestekoa -10ºC-tik gora eta -2.5ºC-tik behera dago. |
Ci |
Zitrikoena |
Negua aski biguna da zitrikoak landatzen uzteko, baina ez dago izotzaz guztiz aske.
Hilabete hotzenaren tenperatura minimo absolutuen batez-bestekoa -2.5ºC-tik gora eta 7ºC-tik behera dago. |
Tp |
Tropikala |
Izotzaz guztiz aske dagoen klima. Hilabete hotzenaren tenperatura minimo absolutuen batez-bestekoa 7ºC-tik gora eta 15ºC-tik behera dago. |
Ec |
Ekuatoriala |
Klima honetan hilabete hotzenaren tenperatura minimo absolutuen batez-bestekoa 15ºC-tik gorakoa da. |
2. KUADROA: Uda motak
Udararen luzera eta berotasunaren arabera, labore desberdinak garatuko dira.
H | Izotz iraunkorrak |
Bi hilabete beroenen batez-besteko tenperatura maximoen, batez-bestekoa 6ºC-tik beherakoa da. |
Tu | Tundra |
Bi hilabete beroenen batez-besteko tenperatura maximoen, batez-bestekoa 6ºC-tik gorakoa da.
Hilabete beroenaren batez-besteko tenperatura 10ºC-tik beherakoa da. Bederatzi hilabete edo gehiagotan batez-besteko tenperatura
0ºC-tik beherakoa da. |
A | Alpetar |
Lau hilabete beroenen batez-besteko tenperatura maximoen, batez-bestekoa 10ºC-tik gorakoa da. Bi hilabete beroenen batez-besteko tenperatura
minimoen, batez-bestekoa 5ºC-tik beherakoa da. |
Ta | Taiga-subalpetar |
Udarak ez du garia landatzeko bezain beste berotasuna.
Hilabete beroenaren batez-besteko tenperatura maximoa 10ºC-tik gorakoa da. Bi hilabete beroenen batez-besteko tenperatura minimoen,
batez-bestekoa 5ºC-tik gorakoa da. Lau hilabete beroenen batez-besteko tenperatura maximoen, batez-bestekoa 17ºC-tik
beherakoa da, edo 2.5 hilabatez gutxienez tenperatura minimo absolutuen batez-bestekoa 2ºC-tik gorakoa da. |
Tr | Garia |
Udarak garia landatzeko bezain-beste berotasuna du, baina ez artoa landatzeko adina.
Lau hilabete beroenen batez-besteko tenperatura maximoen, batez-bestekoa 17ºC-tik gorakoa da.
Tenperatura minimo absolutuen batez-bestekoa 2ºC-tik gorakoa da 2.5 eta 4.5 hilabete bitartean. |
M | Artoa |
Udak artoa landatzeko bezain-beste berotasuna du, baina ez arroza landatzeko adina.
Sei hilabete beroenen batez-besteko tenperatura maximoen, batez-bestekoa 21ºC-tik gorakoa da. Tenperatura minimo
absolutuen batez-bestekoa 2ºC-tik gorakoa da 4.5 hilabete baino gehiagoz, eta 7ºC-tik gora 3.5 hilabete baino gutxiagoz
eta/edo hilabete beroenaren batez-besteko tenperatura maximoa 25ºC-tik beherakoa da. |
O | Arroza (Oryza) |
Udarak arroza landatzeko bezain-beste berotasuna du, baina ez kotoia landatzeko adina.
Sei hilabete beroenen batez-besteko tenperatura maximoen, batez-bestekoa 21ºC-tik gorakoa da. Tenperatura minimo absolutuen
batez-bestekoa 7ºC-tik gorakoa da 3.5 hilabete baino gehiagoz. Hilabete beroenaren tenperatura maximoaren, batez-bestekoa 25ºC-tik gorakoa da.
Sei hilabete batez-besteko beroenen maximoen, batez-bestekoa 25ºC-tik behera eta/edo 4.5 hilabete baino gutxiagoan minimo
absolutuen batez-bestekoa 7ºC-tik gorakoa. |
G | Kotoia (Gossypium) |
Kotoia landatzeko bezain-beste berotasuna du. Sei hilabete beroenen batez-besteko tenperatura maximoen, batez-bestekoa
25ºC-tik gorakoa da. 4.5 hilabete baino gehiagoan minimo absolutuen batez-bestekoa 7ºC-tik gorakoa. |
C | Cafeto |
Izozte gabeko klima: 12 hilabete minimo absolutuen batez-bestekoa 7ºC-tik gorakoa.
Sei hilabete beroenen batez-besteko tenperatura maximoen, batez-bestekoa
21ºC-tik gorakoa da.
|
3. KUADROA: Urteko klima termikoak
Negu motak eta uda motak konbinatuz, klima termiko ezberdin batzuk azaltzen dira, non tenperaturari dagokionez zein landare
eman daitezken adierazten den.
Erregimen termikoak | Nomenklatura | Negu mota | Uda mota |
Ekuatoriala | Ekuatoriala | EC | Ec | G |
Tropikala | Tropikala | TP | Tp | G,O |
Lur epela (Tropikoko izotzik gabeko goi lurrak) | Lur epela |
TT | Tp | M |
Lur epel freskoa | Tt | Tp | C |
Lur hotza (Tropikoko izotzak ematen diren lurrak) | Baxuak | TF | Ci | M |
Altuak | Tf | Ci | Tr |
Andeetar taigarra | An | Av | Ta |
Subtropikala | Subtropikala | STP | Ci | G |
Itsastar | Beroa | MA | Ci | Tr, M, O |
Freskoa | Ma | Av | Tr |
Hotza | ma | Ti, Av | Tu |
Epela | Beroa | TE | Av | M, O |
Freskoa | Te | Ti | Tr |
Kontinentala | Beroa | CO | Ti, Av | G |
Erdi-beroa | Co | Pr, Ti | M, O |
Hotza | co | Pr | Tr |
Alpetarra | Sub-alpetarra | AL | Pr, Ti | Ta |
Alpetarra | Al | Pr | A |
Polarra | Taigarra | TA | Pr, Ti | Ta |
Tundrarra | TU | Pr | Tu |
Izotz iraunkorra | HI | Pr | H |
(*) Pampeano-Patagoniar mota sailkapen orokorretik ezabatu dugu, sailkapena errazteko. Beraren negu eta uda konbinazio
desberdinak beste mota batzuen barne topa ditzakegulako, epela (TE edo epel beroa), itsasaldekoa ( Ma edo itsasaldeko freskoa) eta
alpetarra ( Al edo subalpetar) barne.
4. KUADROA: Hileko klima hidrikoak
Hilabete bakoitza hidrologiari dagokionez karakterizatu ahal izateko:
P = prezipitazioa; R = erreserba; ETP = ebapotranspirazio potentziala
a | IDORRA | P+R < 25% ETP |
s | LEHORRA | 25% ETP < P+R < 50% ETP |
i | ERDIBIDEKO LEHORRA | 50% ETP < P+R < 75% ETP |
y | ERDIBIDEKO HEZEA | 75% ETP < P+R < 100% ETP |
p | HEZE-ONDOKO | P+R > 100% ETP - euriak ez du ETP-a gainditzen |
h | HEZEA | P > 100% ETP - (P+R) < 200% ETP o (P+R) - ETP < 100 mm |
w | BUSTIA | (P+R) > 200% ETP eta (P+R) - ETP > 100 mm |
5. KUADROA: Erregimen hidrikoak
Klima bat hidrologia ikus puntutik karakterizatzen du. Landareek erabilgarri duten ura kontutan hartzen da, baita urtean zeharreko banaketa ere.
Hezea (Hu, HU) | Urteko prezipitazioak urteko ETP-a gainditzen du; hilabete lehorrik gabea
(a edo s); urtaroko euri soberakina (Ln) (*) urteko ETP-a %25ean gainditzen du. Bi azpieredu ezberdindu daitezke:
HU (beti hezea), hilabete guztiak hezeak direnean (h edo w);
Hu (hezea), hilabete bat edo gehiago hezeak ez direnean baina ezta lehorrak.
|
Mediterraneoa (ME, Me, me) | 20º-tik gorako latitudea. Neguko euria (ekaina, uztaila eta abuztua
hego hemisferioan), udakoa baino handiagoa da (abendua, urtarrila eta otsaila hego hemisferioan). Klima ez da ez basamortukoa ez hezea.
Hiru azpieredu ezberdindu daitezke:
ME (mediterraneo hezea edo euritsua), Ln-ak urteko ETP-aren %25 gainditzen du;
Me (mediterraneo lehorra), Ln-a ETP-aren %25 baino txikiagoa da;
me (mediterraneo erdi-idorra) Aurrekoa baino lehorragoa. Apirila ipar hemisferioan, urria hegoaldekoan, lehorra da, (a, s). Laboreek ureztatu beharra dute.
|
Esteparra (St) | Ez heze, ez mediterraneo, ez basamortukoa eta ez montzonikoa. Udaberrian (martxoa, apirila eta maiatza, ipar hemisferioan eta iraila, urria eta azaroa hego hemisferioan), prezipitazioak orotara ETParen %50 gainditzen du.
|
Isohigro erdi-idorra (Si) | Aurrekoaren antza du baina udaberriko euriak ez dira ETP-aren %50era heltzen.
|
Montzonikoa (MO, Mo, mo) | P/ETP erlazioaren arabera, uda negua eta udaberria baino hezeagoa da. Erregimena ez da ez hezea ez basamortukoa. Era honetan zatitu daiteke:
MO (montzoniko euritsua), Ln > 25% ETP; Mo (montzoniko lehorra), Ln < 25% ETP eta euri kopuruak urteko ETP-aren %44 estaltzen du;
mo (montzoniko erdi-idorra), euri kopuruak urteko ETP-aren %44 ez du estaltzen.
|
Basamortukoa (de, di, do, da) | Batez-besteko maximoa 15ºC baino handiagoa duten hilabete guztiak lehorrak dira; urteko euriak urteko ETParen %22a ez du estaltzen. Era honetan zatitu daiteke:
de (basamortuko mediterraneoa), hilabete ez idorretako bat edo gehiago negukoa da;
do (basamortuko montzonikoa), hilabete ez idorretako bat edo gehiago udan ematen da;
di (basamortuko isohigroa), udaberriko hilabete idor bat edo gehiago eta/edo euriak ETP-aren %9 baino gehiago estaltzen du;
da (basamortuko absolutua), hilabete guztiak idorrak dira, euriak ETP-aren %9 ez du estaltzen.
|
(*) Ln: Urtaroko euri soberakina: Prezipitazioa eta ETP-aren arteko diferentzia da baina hilabete hezeetan soilik, hilabetea hezea ez bada bere balioa 0 da. Urtaroko urteko euri soberakina, hilabete bakoitzeko Ln’en batuketa izango da.
Multzo kimatikoak
Papadakisek 10 klima nagusi ezartzen ditu: tropikala, lur hotza, basamortukoa, subtropikala, panpeanoa, mediterraneoa,
itsasaldekoa, kontinental hezea, esteparra, polarra eta alpetarra. Erregimen hidrikoekin konbinatuz klima ezberdinak lortzen dira.
Hurrengo taulan klima mota bakoitza munduko zein eskualdetan ematen den eta eskualde bakoitzaren formula klimatikoa eskaintzen dira.
MULTZO KLIMATIKOAK |
URTEKO KLIMA TERMIKOA |
ERREGIMEN HIDRIKOAK |
ESKUALDE KLIMATIKOAK ETA FORMULAK |
TROPIKALA |
|
|
|
Ekuatoriar tropikal hezea |
EC, TP |
HU, Hu |
Hevea (kautxu zuhaitza) ematen den lur baxuak, Amazonas arroa (EcGHU),
Afrikako ekuatoriar gerrikoa ekialdeko goi lurrak ezik (EcGHU), Madagaskarko ipar-ekialdeko itsas bazterra (EcGHU-Hu),
Vietnamgo itsas bazterra (arroza) (TpGHu). |
Tropikal montzonikoa |
TP |
MO, Mo, mo |
Kanabera-azukrearen beheko lurrak: Mexikoko behe lurrak, Karibeko irlak, Erdialdeko Amerika eta
Hego Amerikako tropikoaldekoa (Tp-EcGMo-mo), Indiako tropikoaldekoa (Tp-EcGMo), Filipinak eta Indonesiako zati bat (EcGMO),
Sahararen hegoaldeko Afrika tropikala (EcGMo) eta Australiako ipar-ekialdea (Tp-EcGMO).
|
Tropikal mediterraneoa |
TP |
ME, Me, me |
Madeira eta Azore uharteak (TpOME-Me), eta Kanarietako iparra (TpGMe-me). |
Tropikal lur epel hezeetakoa |
TT |
MO, Mo, HU, Hu |
Kafearen lur altuak: Erdialdeko Amerikako zonalde altuak,
Karibeko irlak, Hego Amerikako tropikoaldekoa, eta Asia eta Afrika tropikala (TpMMO-Mo-HU-Hu). |
Tropikal lur epel lehorretakoa |
Tt |
Mo, mo |
Afrika tropikoaldeko zonalde altuak, urtaro lehor luzearekin (TpMMo-mo). |
LUR HOTZA |
|
|
|
Lur hotz baxua |
TF |
mo |
Mexikoko eta Boliviako goi-lautada, Argentinako Saltako artoaren lur altuak (CiMmo). |
Lur hotz altu hezea |
Tf |
HU, Hu, MO |
Lur altuetako tearen klima: Erdialdeko Amerikako lur altuak,
Karibeko irlak, eta Hego Amerikako tropikoaldekoa (CiTrHU-Hu), Asia (CiTr-MMO) eta Afrikako tropikoaldekoa (CiTrMO-HU). |
Lur hotz altu lehorra |
Tf |
Mo |
Lur altuetako larre klima: Bogotako goi-lautada Kolonbian eta beste leku tropikal altuetan (CiTrMo). |
Andeetar taigarra |
An |
mo |
Leku garaiagoetan, Mexikon, Bolivian (AvTamo) eta Argentinako ipar-mendebaldeko
lur altuetan (Av-TiTamo). Landare nagusia patata da. |
BASAMORTUARRA |
|
|
|
Basamortuar tropikala |
EC, TP |
da, de, di |
Txileko kostaldearen iparraldeko basamortua eta Peruko kostaldea (TpMde), Sahararen hegoaldea (Tp-EcGda),
Kanarietako hegoa (TpOde), Namibiako basamortuaren iparra (TpMdi-de), Kalahari basamortuaren erdialdea (TpM-Gda). |
Basamortuar behe-tropikala |
STP |
da, de, di, do |
Kaliforniako basamortua (CiGda), Mexikokoa(CiGde), Txileko kostaldearen hegoaldeko basamortua (CiMda), Sahara (CiGde),
Namibiako basamortuaren hegoa (CiMdi-do-da), Kalahari basamortuko hegoa (CiM-Gdo), Indoren harana (CiGdo), Australiako basamortua (CiGde). |
Latitude baxuetako lur altuetako basamortuarra |
Tf, Te |
de, do |
Peruko Andeetako mendebaldean (Ti-CiTrde-do). |
Basamortuar kontinentala |
Co, co |
da |
Asia erdialdeko basamortuak (Pr-TiTr-Mda). |
SUBTROPIKALA |
|
|
|
Subtropikal hezea |
STP |
HU, Hu, Is |
Florida eta Texaseko zitriko gerrikoa (CiGHU-Is), Brasilgo hegoaldea,
Paraguaiko ekialdea eta Argentinako iparraldea (CiGHu). |
Subtropikal montzonikoa |
STP |
MO, Mo, mo |
Mexikoko iparraldeko leku batzutan (CiGMo), Chacoko kotoi gerrikoan, Argentinan (CiGIs-Mo),
Indiako iparraldea (CiGMo-mo), Txinako hegoaldea eta Japoniako hego muturra (CiGMO), Queensland (Australia) (CiGMo). |
Subtropikal lehorra |
STP |
mo, St |
Chacoko mendebaldea (Argentina eta Paraguai) (CiGmo-St) |
MEDITERRANEOA |
|
|
|
Mediterraneo subtropikala |
STP |
Me, me |
Kalifornia erdiguneko sakana (CiGMe), Espainiako itsas bazterreko lur baxuak,
Italiako iparraldea, Greziako mendebaldea eta hegoaldea, Anatoliako mendebaldea eta hegoaldea, Siria, Libano, Palestina, Israel,
Aljeria eta Tunisiako iparraldea, Marokoko ipar-ekialdea eta mediterranear irlak. (CiGMe-me) |
Mediterraneo itsastar beroa |
MA |
ME, Me, me |
Kalifornia iparraldeko itsas bazterra (CiTrME-Me), Kalifornia hegoaldeko itsas bazterra (CiMme),
Txileko erdialdea (CiMMe), Portugalgo itsas bazterra (CiMMe), Frantziako Kosta Urdina eta Italiako Riviera (CiMME),
Marokoko mendebaldeko itsas bazterra (CiMme), Hegoafrikako Cabo aldea (CiMMe), Australiako hego eta mendebaldea (CiMme). |
Mediterraneo epela |
TE |
ME, Me |
Iberiar Penintsulako barrualdea (AvMMe), kataluniako itsas bazterra,
Frantziako mediterraneo Kosta Urdina ezik, Italiako iparraldea (AvMME), Italia eta Greziako lur altuak (AvMMe). |
Mediterraneo itsastar freskoa |
Ma |
ME |
Iberiar Penintsulako barnealdeko leku altuak (AvTrME). |
ITSASALDEKOA
| |
|
|
Itsasaldeko beroa |
MA |
HU, Hu, Mo |
Txile (Valdivia) (CiTrHU-Hu), Uruguaiko itsas bazterra eta Brasilgo
hegoaldeko muturra (CiM-OHu), Galiziako iparraldeko itsas bazterra (CiTrHu), Itsas Beltzeko hego-ekialdeko tearen klima (CiM-OHU-Hu),
Hegoafrikako Natal itsas bazterreko hegoaldea (CiMMo), Australiako ekialdeko itsas bazterra (CiMHu), Zeelanda Berria eta Tasmania (CiTr-MHu). |
Itsasaldeko epel beroa |
TE |
HU, Hu |
Kantauri itsas bazterra, Akitania (AvMHU-Hu). |
Itsasaldeko freskoa |
Ma |
HU |
Columbia Britainiarreko (Kanada) itsas ertzak eta Oregon (AEB)(AvTrHU), Irlanda,
Ingalaterra eta Frantziako ipar-mendebaldea (AvTrHU). |
Itsasaldeko epel hotza |
Te |
HU, Hu |
Frantziako erdi eta ekialdea, Europako erdialdea (TiTrHu) eta Eskandinaviako iparra (TiTrHU-Hu). |
Itsasaldeko hotza |
ma |
HU, Hu |
Eskozia, Norvegiako iparra eta Islandiako hegoaldea (TiTuHU), Patagoniako hegoa
eta Tierra de Fuegoko ipar-ekialdea (AvTuHu), Falkland Uharteak , Tierra de Fuegoko hegoaldea eta Txileko hego muturra (AvTuHU-Hu). |
KONTINENTAL HEZEA |
|
|
|
Kontinental beroa |
CO |
HU, Hu, Me, me, Mo |
Ipar Ameriketako kotoi gerrikoa (Av-TiGHu), Greziako ipar-ekialdea
(AvGMe-me), Txinako erdialdea (Ti-AvO-GMo), Japoniako erdialdea (AvGHU-Hu). |
Kontinental erdi-beroa |
Co |
Hu, Is, Me, Mo |
Estatu Batuetako ipar-ekialdea (TiMHu),
Ipar Ameriketako arto gerrikoa (Pr-TiMHu-Is),
Danubioko arroa eta Ukrainiako hegoaldea (TiMHu-Is), Mantxuria (PrMMo), Txinako iparra
(TiOMo), Japoniako iparra (TiMHu). |
Kontinental hotza |
co |
HU, Hu, Is |
Kanadako hego-ekialdea (PrTrHU-Hu), Ipar Ameriketako gari gerrikoa (PrTrIs),
Errusiako ipar-mendebaldea eta Errusiako gari gerrikoa (PrTrIs). Taiga klimaren hegoaldean. |
ESTEPARRA |
|
|
|
Estepar beroa |
TP, STP |
mo |
Mexikoko iparrraldea (CiGmo), Kalahari basamortuaren ipar-ekialdea, Senegaleko zonalde baxuak
eta Indiako barrualdea (TpGmo). |
Estepar epel montzonikoa |
TE |
mo |
Hego Afrikako arto gerrikoa (AvMmo). |
Estepar epela |
TE, Te, Ma |
St |
Argentinako Pampa (AvMSt), Patagonia (Ti-AvTrSt),
eta Ebro ibarreko barrualdea (AvM-OSt). |
Estepar kontinentala |
CO, Co |
me |
Estatu Batuetako mendekaldeko arroak (TiMme),
Kaspiar Itsasoaren ekialdeko herrialdeak (TiGme), Asia mendebaldeko goi-lautadak (TiMme). |
Estepar hotza |
co |
St |
Asia erdialdeko estepak (PrTrSt). |
ALPETARRA |
|
|
|
Subalpetar |
AL |
HU, Hu, St |
Altuera ertaineko mendialdean.
Hezetasuna izan ez gero, basoa garatzen da. (Pr-TiTaHU-St). |
Alpetar |
Al |
Hu |
Goi mendialdean, larretan (PrAHu). |
POLARRA |
|
|
|
Taiga |
TA |
HU, Hu, Mo |
Kanada (Rocky Mountain-en ekialdean) (PrTaHU-Hu), Errusiaren iparraldea
tundrako muga arte (PrTaMo), Alaska hegoaldeko itsas bazterra (TiPHU-Hu). |
Tundra |
TU |
St |
Alaskako ipar eta mendebaldea, Kanadako eta Eurasiako ipar muturra, Groenlandia eta
Islandiako itsas bazterra (PrTuSt). |
Izotz iraunkorra |
HI |
da |
Groenlandiako barrualdea, Antartika (PrHda). |
(*) Pampeano-Patagoniarra erregimen termiko multzoetatik ezabatzean, multzo klimatiko pampeanoa eta
patagoniarrak ez dira hemen aurkitzen. Klima hauek estepar epel, subalpetar eta subtropikal montzonikoak barne
hartzen dituzte; negu, uda eta erregimen hidrikoak partekatzen bait dituzte.
Nafarroan ematen diren klima multzoak
Nafarroan hurrengo klima multzoak aurkitu daitezke:
Itsasaldekoa,
Mediterraneoa eta
Esteparra.
Hain argia ez bada ere, litekeena da Pirinioetako lekurik garaienetan
alpetarra ematea.
Klima hauek ondoren definitzen dira:
Itsasaldekoa | Klima epel hezea da urteko anplitude termiko txikiarekin.
Neguak oloarenak dira (Av) edo beroagoak, baina ez dira izozteetatik salbu. Udak ezin dira kotoiarenak izan (G).
Erregimen hidrikoa hezea da (HU o Hu), hilabete lehorrik gabekoa.
|
Mediterraneoa | Negu guztiak oloarenak dira (Av) edo beroagoak,
baina ez dira izozteetatik salbu. Udak gariarenak dira (Tr) edo beroagoak. Urteko anplitude termikoa ez da oso handia.
Erregimen hidrikoa mediterraneoa da (ME, Me edo me), neguko prezipitazioek udakoak gainditzen dituzte eta uda garaian
hilabete lehorrak ematen dira.
|
Esteparra | Prezipitazioak urriak dira eta hilabete lehorrak ematen dira, baina erregimen
hidrikoa ez da ez basamortuarra, ez mediterraneoa, ezta montzoniko hezea ere. Ez da isohigro erdi-idorra, udaberria ez baita lehorra
(udaberriko prezipitazioak ETP-aren 50% baino gehiago estaltzen du). Urteko tenperatura anplitudea orokorrean handia da.
|
Alpetarra | Negu hotzak, udaberriko ereintzekin edo neguko gariarenak (Pr o Ti),
eta uda freskoekin (Ta o A). Erregimen hidriko ezberdinak izan ditzake.
|
Nafarroan klima
itsasaldekoa lurraldeko ipar-herenean topa daiteke, eta
esteparra hego ertzean, Ebro inguruan.
Bien arteko klima mota
mediterraneoa da. Klima
alpetarra litekeena da ipar-ekialdean ematea, lurraldeko
Pirinioetako goi mendietan. Hurrengo tauletan klima multzo nagusi bakoitzarentzako topatutako klima motak deskribatzen dira.
Itsasaldeko klimak:
|
Mc: Itsasaldeko beroa |
|
Mtc: Itsasaldeko epel beroa |
|
Mf: Itsasaldeko freskoa |
Mediterraneoko klimak:
|
Mef: Mediterraneo itsastaldeko freskoa |
|
Meth: Mediterraneo epela (hezea) |
|
Mets: Mediterraneo epela (lehorra) |
Estepako klima:
|
Et: Estepako klima epela |
Alpetako klima:
|
Al: Alpetako klima |
ITSASALDEKO KLIMAK (M) |
Itsasaldeko beroa (Mc) |
Klima heze eta epela da,
neguko tenperatura minimo oso leunekin eta anplitude termiko txikiarekin.
Negu mota: Ci (zitrikoena) eta uda mota O (arrozarena).
Erregimen hidrikoa beti hezea (HU) da.
|
Klima hau Goizuetako eta Zugarramurdiko inguruetan ematen da. |
Itsasaldeko epel beroa (Mtc) |
Klima epel hezea da, anplitude termiko txikiarekin, eta aurreko klimako neguak baino zerbait txarragoekin.
Negu motak Av (oloaren epela), eta uda motak M (artoarena) edo O (arroza).
Erregimen hidrikoa beti hezea (HU) da. |
Kantauri isurialdean, Goizuetako eta Zugarramurdiko inguruetan ezik. |
Itsasaldeko freskoa (Mf) |
Klima epel hezea da anplitude termiko txikiarekin, aurreko biak baino negu hotzagoekin
eta uda freskoekin.
Negua oloarena (Av), eta uda gariarena (Tr).
Prezipitazioen banaketa mendebaldean beti hezetik (HU) ekialdean hezera (Hu) doa, Aribetik aurrera. |
Aurrekoaren hegoaldeko tarte bat,
mendebaldean Aralarren hasi eta ekialdean Pirinioetaraino (Pirinio ibarretako goi tarteguneak). Leku hauen altitude handiak
uda freskoagoak eragiten ditu. |
MEDITERRANEOKO KLIMAK (Me) |
Mediterraneo itsastar freskoa (Mef) |
Klima epel hezea, uda freskoekin. Udan hilabete bat edo bi lehorrak izaten dira.
Oloaren neguak (Av), eta gariaren uda (Tr). Erregimen hidrikoa mediterraneo hezea da (ME). |
Aurrekoaren hegoaldean: Arakil ibarra, Urbasako mendilerroa, Andia eta Lokiz,
Iruñerria iparraldeko ibarrak eta Pirinioetako ibarren behe gunea. |
Mediterraneo epela (Met) |
Klima epela da, uda lehor eta aurrekoak baino beroagoekin.
Oloaren neguak (Av) eta artoaren udak (M) edo arrozarenak (O). Erregimen hidriko mediterraneo hezea
(ME) edo mediterraneo lehorra (Me).
|
Erregimen hidrikoa ME izan edo Me izan bi zonalde bereizi daitezke:
- Klima mediterraneo epel hezea (Meth): Iruñerriko Pirinio aurreko arroak, Agoitz-Ilunberri,
eta Nafarroako Erdialdeko iparraldea.
- Klima mediterraneo epel lehorra (Mets): Nafarroako Erdialdeko hegoaldea eta Erriberan, Tudela arte. |
ESTEPAKO KLIMA (E) |
Estepar epela (Et) |
Klima epel bat da, prezipitazio gutxirekin urte guztian zehar.
Oloaren neguak (Av) eta artoaren udak (M) edo arrozarenak (O).
Erregimen hidrikoa esteparra da (St). |
Sartaguda iguru eta erriberako hego muturrean, Tuteratik behera. |
ALPETAKO KLIMA (A) |
Alpetarra (Al) |
Goi mendietako klima da, negu oso hotz eta luzeekin eta uda freskoekin.
Gari negua edo hotzago. Lau hilabete beroenen batez-besteko tenperatura maximoen, batez-bestekoa 10ºC-tik gorakoa.
Izozterik gabeko batez-besteko urtaroa hilabete bat baino luzeago bada klima alpetar baxua edo subalpetarra da. Alderantziko kasuan
(izozterik gabeko hilabeterik ezean) klima alpetarra litzateke. |
Klima hau Nafarroako Pirinioetako lekurik altuenetan eman daiteke:
Larra eta Hiru Errege Mahaia inguruan. |