Nafarroako meteorologia eta klimatologia
Tenperatura - Meteo Navarra

Tenperatura


Airearen tenperatura honela defini daiteke: airea osatzen duten molekula ugarien agitazio handiago edo txikiagoa. Tenperaturaren eta hezetasunaren sentsore baten bidez neurtzen da. Sentsore hori lurretik 2 metro gora egoten da normalean.

Sentsoreak erradiazioaren aurkako babesa izaten du, tenperaturaren sentsorea erradiazio zuzenetik zein barreiatutik babesten duena, zeren, erradiazioak sentsorearen gainean zuzenean joko balu, benetan daudenak baino askoz tenperatura handiagoak erregistratuko bailirateke. Aireztapen naturala izateko moduan diseinatua dago.

Tenperatura gradu zentigradutan (ºC) neurtzen da.
Kontaktua        Estekak        Lege abisua