Nafarroako meteorologia eta klimatologia
Haize - Meteo Navarra

Haize


Haizea bi magnituderen bidez neurtzen da: abiadura eta norabidea.

Haizearen abiadura


Haizearen abiadura esaten zaionarekin horizontalki mugitzen den airea deritzo, leku eta une jakin batean neurtzen dena. Anemometroren bitartez neurtzen da, unitatea normalean metroak segundoko (m/s). Haizerik gabeko egoerari barealdi esaten zaio.

Haizearen norabidea


Norabidearekin haizearen abiaduraren osagai horizontala neurtzen da, haizea nondik datorren eta ez nora doan. Haize-orratzaren bitartez neurtzen da, unitatea graduak, goitik ikusitako plano horizontalean erlojuaren orratzen norabidean biratuz, zerotik 360 gradutara arte, zero balorea 360 balorea bihurtzen delarik. Norabidearen balorea zero edo 360ºtik hurbil badago iparraldeko haizea da, 90º inguruko baloreek ekialdeko haizea adierazten dute, 180º ingurukoek hegoaldekoa eta 270º ingurukoek mendebaldekoa. Zenbaki horien artean ditugun gainerako norabideak hurrengoak dira: ipar-ekialdeko, hego-ekialdeko, hego-mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko.

Ikurrarekin:

Iparraldeko haize
Ipar-ekialdeko haize
Ekialdeko haize
Hego-ekialdeko haize
Hegoaldeko haize
Hego-mendebaldeko haize
Mendebaldeko haize
Ipar-mendebaldeko haize

Estazio gehienetan haizearen abiadura eta norabidea lurretik 10 metro gora neurtzen dira. Estazio batzuetan, ordea, lurretik 2 metro gora.
Kontaktua        Estekak        Lege abisua