Castellano          Euskara
  NAFARROA     ZERBITZUAK     GAIAK     GOBERNUA     AKTUALITATEA
Nafarroako meteorologia
eta klimatologia
  Mapa tematikoak:  
Sekzioaren mapa
Mapa tematikoak - Meteo Navarra

Mapa tematikoak

:: Tenperaturak ::
Atal honetan ikusten den mapak 12 ordutako epean hodeietatik lurrerako deskarga elektrikoak non gertatu diren erakusten du. Denbora hori 6 tartetan zatitu da, eta tarte bakoitzari kolore bat eman zaio. Tarte bakoitzean izan diren tximistak ere kolore horrekin irudikatzen dira: tximista negatiboak puntuen bidez, eta positiboak gurutzeak marraztuz. Azken horiek gutxiago dira baina intentsitate handiagokoak.

:: Tximistak ::

:: Landaredi indizea ::
Diferentzia normalizatuko landaredi-indizea, NDVI, NOAA-16 sateliteak hartutako irudietan oinarrituta lortzen da. Espektro-banda hauek erabiltzen dira: 1. kanalekoak banda ikusgaian eta 2. kanalekoak hurbileko infragorriaren bandan. 1. eta 2. kanaletako datuak modu jakinean konbinatuz ikusi da, dauden landare motei eta haien egoerari buruzko informazioa lortzen dela. Mapa hori astean behin eguneratzen da.

:: Balantze hidrikoa ::
Balantze hidrikoa10 egunetik behin eguneratzen diren bi mapek osatzen dute. AEMETen iragarpen meteorologikorako HIRLAM ereduaren bidez lortu dira.
  • Irailaren 1etik gaur arte metatutako erreferentziazko ebapotranspirazioa (ETo); Penman-Monteithen metodoaren bidez kalkulatzen da, FAOk (1990) proposatutako metodologiari jarraituz.
  • Lurzoruaren hezetasun erreserba (mm) egun jakin batean.
:: Radarra ::
Mapa honetan MINaren Zaragozako Eskualde Zentroak radar bidez hartutako irudia ageri da. Oihartzunaren intentsitatea, Z dezibeliotan, kolore sorta baten bidez ematen da. Z unitatea erreflektibitate faktorea da. Kopuruak, dbZ-tan neurtuta, harreman estua dauka prezipitazioaren intentsitatearekin; 12 dbZ-tik behera ez da izaten prezipitaziorik, baina 60 dbZ-ko kopurua oso prezipitazio bizien adierazle da.

:: Satelitea ::
METEOSATek ordu jakin batean hartutako irudi infragorriak

Jar zaitez gurekin harremanetan          Erabilerraztasuna           Lege abisua          Webaren mapa