Nafarroako meteorologia eta klimatologia
Diferencia entre tiempo y clima - Meteo Navarra

Eguraldi eta klimaren arteko ezberdintasuna



Eguraldi eta klima askotan nahasten diren kontzeptuak dira. Biak lekuko tenperatura, prezipitazio eta abarren baldintzak adierazten dituzte, baina ezberdintasuna denbora-eskalan datza. Eguraldia orainari dagokio eta klima aldiz, urteetako denboraldi bati.

Eguraldia une eta leku jakin batetako atmosferaren egoera da. Presio, tenperatura, prezipitazio, hezetasun, haize eta hodeiek bezalako elementu klimatikoen konbinazioak ematen du, egunetan, ordutan edo minututan aldatu daitezkeenak. Meteorologoek hurrengo egunetan eginen duen eguraldia iragartzen dute.

Klima egunero biltzen diren tenperatura, prezipitazio eta abarren batezbesteko baloreak dira, leku eta denboraldi luze batetan, normalki 30 urteko epean. Beraz, leku batean eta denboraldi batean egin duen eguraldiaren batezbestekoa. Leku bateko ohizko urtaroen aldaketen berri ematen digu. Aldaketa horiek aztertuz, klima mota ezberdinak erdiesten dira: ekuatorial, tropikal, basamortukoa, estepakoa, subtropikal, mediterraneo, itsasaldeko, kontinentala eta polarra.

Modu intuitibo batetan esanik klima izatea espero duguna da eta eguraldia, benetan duguna. Mediterraneo klima duen leku batean, uda garaian eguzkia eta beroa espero ditugu, hori klima da, aldiz uztaileko egun zehatz batetan euria eta freskoa ditugu, hori eguraldia da.

Kontaktua        Estekak        Lege abisua