Eguraldia tenperatura, prezipitazio, haize, hezetasun, presio atmosferiko eta hodei parametroen konbinazioa da.
Parametro hauei
elementu klimatiko deitzen zaie.
Latitude, haize nagusi, itsas korronte, itsasorako distantzia, altitude eta erliebe eragileak
faktore klimatikoak dira,
zeintzuk klimaren elementuak areagotu edo mugatzen dituzte,
klima mota ezberdinak eraginez.
Elementu klimatikoak
Tenperatura
Une batean aireak duen bero-energia da. Normalean termometroekin neurtzen da,
Celsius (ºC) gradutan eta hotz bero
sentsazioa mugatzen du. Estatu Batuetan erabilitako neurketa unitatea Fahrenheit (Fº) gradua da.
Prezipitazio
Atmosferatik lurrera erortzen den ura da. Ur, elur, lanbro edo ihintza moduan izan daiteke. Atmosferak bere baitan
ur gehiago izan ezin duenean gertatzen da, ura kondentsatu eta erortzen da.
Metro karratuko azalera batean eroritako
litrotan neurtzen da (l/m²) edo bere baliokide den eroritako ur altueran,
milimetrotan (mm).
Neurgailua plubiometroa da.
Haizea
Atmosferako airearen mugimendua da, presio altuko eremuetatik presio baxukoetara. Mugimendu horrek hiru dimentsio dituen
arren, meteorologian bere osagai horizontalaren
abiadura eta
norabidea besterik ez dira neurtzen.
Abiadura anemometroarekin neurtzen da, normalean m/s edo km/h-tan.
Norabidea haize-orratzaren bidez neurtzen da, iparraldean hasita gradutan, haizea nondik datorren adierazten du: iparra,
ipar-mendebaldea, ekialdekoa, ea.
Hezetasun
Hezetasun absolutua aireak duen ur lurrun kopurua da, eta g/m3 neurtzen da.
Hezetasun erlatiboa, tenperatura baldintza jakin batzuetan aireak duen lurrun kopurua, eta baldintza horietan aireak izan
dezakeen gehienezko ur lurrun kopuruaren arteko erlazioa da. Zenbat eta airea beroago, ur lurrun disolbatutako gehiago
onartu dezake. Portzentajean neurtzen da.
100% baloreak airea lurrunez asea dagoela esan nahi du eta ezin duela gehiago izan, ondorioz lainoa, hodeiak, ihintza
eta tenperatura behar bezain baxua denean, lantzurda sortzea eragiten dutelarik.
Hezetasun erlatiboa neurtzeko tresna higrometroa da.
Presio atmosferikoa
Azalera unitate gainean dagoen aire zutabe baten pisua da. Pascal-etan (Pa) adierazten da, newton metro karratuko (N/m²)
baliokidea da. Unitate hau txikia gertatzen denez hectopascalak (hPa) erabiltzen dira edo bere baliokideak diren milibarrak
(mbar). Presio atmosferikoa altuerarekin jaisten doa.
Hodeiak
Leku jakin batean lainoz estalitako zeruko frakzioa da. Zeru-sabaia zortzitan banatzen da eta hodeitza okte-tan neurtzen
da. Zeru garbi bat adierazteko 0/8 izango litzake eta erabat estalitako zeru bat 8/8.
Faktore klimatikoak
Lehen esan den moduan, klima ezberdinak mugatzen dituzten eragileak dira, lurralde baten tenperatura, prezipitazio,
haize eta abarren erregimena aldatuz.
Faktore klimatikoak hurrenak dira:
Latitudea
Lur-azaleko puntu batetik ekuatorera dagoen distantzia angeluarra da. Gradu, minutu eta segundotan neurtzen da.
Leku bat ekuatoretik gertuago egon eta egunaren iraupenean aldaketa txikiagoa izango du, eguzki-energiak eragin
bertikalago eta intentsitate handiagokoa, tenperatura beroagoak eraginez. Leku bat ekuatoretik urrutiago egon eta
eguzki energiak angelu txikiagoz eragingo dio, neguan egunak motzago izango dira, hotza areagotuz. Lekua poloetatik
gertuago bada, eguzki izpiek angelu oso txikian helduko dira, urtean hilabete gutxitan, neguan ez baita eremu
haietan eguzkirik ateratzen. Horrek urte guztiko tenperaturak oso baxuak izatea eragingo du.
Latitudeak Lurraren bost zerrenda klimatiko handiak eragiten ditu:
- Zonalde bero bat edo tropikala, ekuatorearen bi aldeetara,
Kantzer eta Kaprikornio tropikoen artean.
- Bi zonalde epel, esandako tropikoak eta zirkulu polar
Artiko eta Antartikoen artekoak batez beste.
- Bi zonalde hotz edo polarrak, ipar eta hego poloen inguruan.
Oro har esan daiteke
zonalde tropikalak tenperatura altuak duela (altitude handiko lurraldeetan
ezik) eta urtean zehar gutxi aldatzen direnak,
zonalde epelek lau urtaro dituztela eta
zonalde polarrek beti tenperatura baxuak.
Lurreko eremu klimatikoak
Zirkulazio atmosferikoa: Haize planetarioak
Haize planetarioak Lurran nagusitzen diren haizeak dira. Distantzia luzeak ibiltzen dituzte eta gehienean
norabide berdinetik jotzen dute.
Presio altu eta baxuko gerrikoen artean (
ekintza-zentroak ere deitzen direnak) mugitzen dira. Ekintza-zentroak
hurrengoak dira:
- Ekuatoreko presio baxuen zona edo konbergentzia-zona intertropikala (KZIT).
- Presio subtropikal altuak edo Goi-presioen gerriko subtropikalak, gutxi
gorabehera ipar hemisferioko 30ºko latitude eta hego hemisferioko 30ºko latitudeen artean daudenak.
- Poloen inguruan dauden presio baxuak edo fronte polarrak, hemisferio bakoitzeko 60ºko latitudeen inguruetan.
Haize planetario edo nagusiak hauek dira:
- Alisioak: konbergentzia-zona intertropikalaren ipar eta hegoaldean
banatzen dira eta zonalde beroan. Presio subtropikal altuetatik konbergentzia-zona intertropikaletara doaz
(ekuatoreko presio baxuak). Ipar hemisferioan ipar-ekialdetik jotzen dute eta hego hemisferioan hego-ekialdetik.
- Mendebaldeko haizeak: Zonalde epeletan daude edo ematen dira eta
beraien ibilbidea meandro-itxurakoa den arren, nagusiki mendebaldetik edo hego-mendebaldetik jotzen dute,
presio subtropikal altu eta fronte polarren artean.
- Poloetako haizeak: Poloetatik gertu, latitude ertainetaruntz jotzen dute, ipar-ekialdetik
hemisferio borealean eta hego-ekialdetik australean.
Ekintza-zentro eta haize guzti hauek urtaroen arabera iparralde edo hegoaldera mugitzen dira, udan ipar hemisferioan
iparralderuntz eta neguan hegoalderuntz (alderantziz hego hemisferioan).
Eskualde epeletan
mendebaldeko haizeak klimaren faktore oso garrantzitsuak dira. Ozeanoen gainetik korritu ahala
hezetasunez betetzen dira, lurrun hau lurrera heltzean kondentsatu eta prezipitazioak eragiten ditu, hori dela eta
itsas ertz hauetako klima euritsua da, hots mendebaldeko Europa edo Txileko hegoaldeak.
Alisioei dagokionez, haize planetarioetan erregularrenak dira, urakanak eta tifoiak mendebalderuntz bideratzen dituztenak.
Itsaslasterrak
Itsas korronteak ozeanoetan zehar distantzia luzeak ibiliz mugitzen diren ur masak dira. Eragin garrantzitsua dute
lurreko klimetan, zeren eta tropikoetako beroa planetan zehar banatzen duten. Korronte hotzak eta korronte beroak
daude, zeintzuk zeharkatzen dituzten lurraldeak hozten edo epeltzen dituzten presioan eta hezetasunean eraginez.
Indartsuenetariko bat
Golkoko itsaslasterra da, Mexiko Golkoko ur beroak Europara daramatzana. Korronte honi eta Ipar
Atlantikoan nagusiki ematen diren mendebaldeko haizeei esker, Europako mendebalde eta iparraldeko latitudeari dagokien
baino negu askoz ere epelagoak dira.
Beste adibide batzuk
Humboldt itsaslasterra, Peruko itsaslasterra bezala ere ezagutzen dena, Hegoameriketako itsas
ertzean zehar, hegoaldetik iparraldera doana, eta
Benguelako itsaslasterra, antzeko eran Afrikako hego-mendebal
itsas ertzetik doana. Ur hotzak daramatzate itsas brisak hozten dituztenak, ganduak sortzen dituzte baina airearen
tenperatura hotzagatik ez dira prezipitatzen. Txile iparraldeko, Peruko, Hegoafrika eta Namibiako itsasertzeko
basamortuak sortzen dituzte.
Itsasora distantzia (Kontinentaltasun-indize)
Itsasoa udan ez da lurra bezain agudo berotzen, eta neguan pixkanaka hozten da itsasertzetako klima leunduz, barrualdea
baino epelagoa izanaraziz eta urteko hilabeterik beroen eta hotzenen arteko tenperaturen aldea txikiagoak eraginez.
Kostaldetik barrura egiten dugun heinean eragin hau desagertzen joaten da, tenperatura tartea handituz, bai eguna
eta gauaren artean, bai uda eta neguaren artean. Kontinenteen barruko klimaren ezaugarria latitude epeletan da,
hilabeterik beroen eta hotzenen arteko alde handia, negu oso hotzekin.
Itsasotik urrun dauden herrialdeek klima erlatiboki lehorra izaten dute baita. Itsas gainetik datozen aire masa
hezeak lur eremu handien gainetik, barrurantz desplazatzean, prezipitazioak ematen joaten dira eta hezetasuna galtzen,
zonalde hauetako prezipitazio kopurua murriztuaraziz. Azkarrago, mendiekin topo egiten eta beraien eragina izaten badute.
Altitudea
Lur-azaleko puntu batetik itsas mailara doan bitartea da. Altitudea handitzean tenperatura jaitsi egiten da, 154
metroko gradu bat inguruan (180 tropikal arteko zonaldean), igotzen garen heinean presioa txikiago delako da eta gas
batek presioa galtzean tenperatura galtzen duelako. Hortaz aireak presio txikiago izatean zonalde baxuetan baino
hotzago dago. Bada altuerarekin hotza areagotzen duen beste faktore bat ere, geure planetaren balantze energetikoa,
alde batetik lurrak eguzkiaren energia hartzen eta bestetik espaziora irradiatuz galtzen. Itsas maila edo altuera
txikitan kilometro batzuetako aire geruza dago eta hodeiak lurraren gainetik, zeintzuk berotasunaren parte bat
gordetzen laguntzen duten, igotzen den heinean geruza hau leunago eta trinkotasun gutxiagokoa da, lurrak gero eta
berotasun gehiago galduz, leku altuak hotzago izanaraziz.
Erliebea
Erliebeak lurralde batean ematen diren klimetan esanahi handia du, mendikateak aire mugimenduen hesi naturalak dira.
Hezetasunez beteriko haizeek itsasotik jotzen dutenean mendikate batekin topatzean badira aire masa igo egiten da eta
igotzean hoztu, ondorioz duen lurruna kondentsatu, hodei moduan eta haizealdean prezipitazioak sortu. Mendiaren bestaldean,
haizebe aldean, aurretik hezetasuna galdutako airea jaistean presioa hartzen joaten da eta ondorioz berotu, eta hodeiak
desagertu. Azken eragin bezala mendilerroen haizebeko eremuetako klima lehorrago izango da.
Lurreko klimak
Modu orokorrean esanda Lurreko klimak, latitude ezberdinetan zehar hurrengo eran banatzen dira,
Köppen klasifikazioaren arabera:
- Ipar zonalde hotzean (polarra)
Zonalde hau zirkulu polar artikoaren hegoaldean hedatzen da, zein 66º33’ ipar latitudean dagoen.
Groenlandiaren barrualdean betiereko izotzen klima agertzen da
eta zirkulu polar artikotik gertu berriz tundra klima.
- Ipar zonalde epelean
Zirkulu polar artikotik Kantzer tropikora bitartean hedatzen da, zein 23º26’ ipar latitudean dagoen.
Hemen bi zerrenda nabarmentzen dira:
-
Ipar aldean zerrenda bat, zirkulu polar artikotik hasi eta Ipar Ameriketan 40ºI arte, Europa
mendebaldean 42ºI edo 45ºI arte eta Asiako ekialdean 30ºI arte.
Zerrenda honetako kontinenteen mendebaldean mendebaldar kostaldeko
itsasaldeko klima ematen da. Gainontzekoan kontinental
klimaren aldaerak nagusitzen dira. Kontinenteen barrenetan
estepako klima hotza ere agertzen da.
-
Lehen esandako zerrendaren hegoaldean (subtropikala), adierazitako latitudeetatik Kantzer tropikora bitartean.
Latitude hauetan, kontinenteen mendebaldean, klima mediterraneoa
agertzen da eta honen hegoaldean basamortuko klima beroa.
Kontinenteen barrenetan basamortuko klima eta
estepako klima.
Bukatzeko, kontinenteen ekialdean subtropikal klima ematen da.
- Zonalde beroan (tropikala)
Zonalde hau tropikoen artean hedatzen da, 23º26'I latitudetik (Kantzer tropikoa) 23º26'H latitudera (Kaprikornio tropikoa)
Zonalde honetan klima tropikalak nagusitzen dira: ekuatoriala
ekuatore gaineko zerrenda batean eta montzonikoa eta
sabanakoa ekuatoretik aldentzen garen heinean.
Basamortuko klima beroa ere ematen da, eta altitude gehiagoko zonaldetan
klima epela negu lehorrekin.
- Hego zonalde epelean
Kaprikornio tropikotik zirkulu polar artikora bitartean hedatzen da, azken hau ekuatore hegoaldean, 66º33'H
latitudean dagoena.
Hemen bi zerrenda nabarmentzen dira:
- Hego zonalde hotzean (polarra)
Zona hau zirkulu polar antartikoaren hego aldean hedatzen da.
Tundra klima nekez agertzen da, zirkulu polarretik gertu gelditzen den uharteren batean ezik. Hego poloaren
inguruan Antartidak betiereko izotzen klima du.