Castellano          Euskara
  NAFARROA     ZERBITZUAK     GAIAK     GOBERNUA     AKTUALITATEA
Nafarroako meteorologia
eta klimatologia
  Definizioak:  
 
Erradiazio ultramorearen indizea (UVI) - Meteo Navarra

Erradiazio ultramorearen indizea (UVI)


Eguzkiak igortzen duen erradiazioaren zati bat uhin ultramoreen espektrokoa da. Uhin horien artean UV-B motakoen eraginpean denbora luzeegian eta babesik gabe egonez gero, larruazalarentzat eta begientzat oso kaltegarriak izan daitezke. Larruazalak melamina sortzen duen bere babes-sistema du, baina hori ez da nahikoa. Erradiazio ultramorea eguzkiaren gainerako erradiazioak bezala, udan, latitude baxuenetan, eguerdi aldera eta goialdeetan areagotu egiten da. Erradiazio honek dakarren arriskuaren berri jendeari emateko, nazioarteko erakunde batzuek UVI izeneko indizea sortu dute.

AEMETek Iruñarako 2005ko Ekainaren 29arako iragarritako UVI-a, oskarbi dagoen kasuan.

Indizeak zeru oskarbian egunean egon daitekeen gehieneko erradiazioa adierazten du. 0tik 16ra bitartean, sailkapenean bost maila bereizten dira:

Baxua: 1 edo 2
Ertaina: 3, 4 edo 5
Altua: 6 edo 7
Oso altua: 8, 9, 10
Muturrekoa: 11 edo gehiago

Horretaz gainera, kontuan hartu behar da erradiazioa handiagoa izaten dela bera islatzen duten gainazaletan; hori uretan edo -bereziki- elurretan gertatzen da. Elurretan erradiazioa bikoiztu daiteke.

UVI indizea nola erabili

Lau larruazal mota definitu dira:

I: Ile gorria edo horia eta azal oso zuria dituzten pertsonak
II: Ile horia eta begi argiak dituzten pertsonak
III: Gaztaina-koloreko ilea eta begi argi edo ilunak dituzten pertsonak
IV: Ile beltza, begi ilunak eta larruazal matea dituzten pertsonak

Garrantzitsua da kontuan hartzea bi urte bitarteko haurrak, beren larruazalaren eta ilearen kolorea edozein direla ere, beti I motakotzat hartu behar direla.

UVI jakin baterako eta larruazal mota bakoitzerako eguzkipean erre gabe egoteko gehieneko denbora, (minututan) ondoko grafikoaren bidez kalkulatzen da:
índice UVI

Eguzkipean denbora gehiago egon nahi izanez gero, arriskuak saihesteko, babes-krema bat erabili behar da. Kremaren faktoreak erreduren aurka zenbat denbora babestuko gaituen adierazten du: adibidez, 8 faktoreak erre gabe egon gaitezkeen gehieneko denbora halako 8 babestuko gaituela esan nahi.

Gomendioak

Oso garrantzitsua da erradiazio ultramorearen aurka, eguzkitik babesteko faktorea duten kremen bidez behar bezala babestea. UVI indizea eta larruazal mota kontuan harturik, kalkulatu daiteke norbera eguzkitan gehienez zenbat denbora egon daitekeen. Baina ez da ahaztu behar 12:00etatik 16:00ak arte ez dela komeni eguzkitan egotea eta babesik onena arropa, kapelu hegal-zabal bat eta eguzkitarako betaurreko egokiak izanen direla beti.


 
Jar zaitez gurekin harremanetan          Erabilerraztasuna           Lege abisua          Webaren mapa