Nafarroako meteorologia eta klimatologia
Nafarroako hidrologia - Meteo Navarra

Nafarroako hidrologia


Isurialde atlantikoa eta mediterraneoa banatzen dituen ur-banalerro handiak zeharkatzen du Nafarroako iparraldea. Beraz, lurralde honetako ibai guztiak ez dira arro hidrografiko berekoak: batzuk Ebroren arrokoak dira, beste batzuk iparralde edo kantauriar arrokoak, eta beste zenbait, Frantzian sartzen baitira, frantziar isurialdeko ibaiak izendatuz. Hona hemen arroen hedadura:


ARRO ETA AZPIARRO NAGUSIAK
Azalera km2-tan
Ebroren arroa guztira
9.230
- Egaren azpiarroa
1.060
- Argaren azpiarroa
2.550
- Aragoiren azpiarroa
3.350
- Ebroren arroaren gainerakoa
2.270
Kantauri aldeko arroa guztira
1.000
- Bidasoaren azpiarroa
700
- Urumearen azpiarroa
160
- Araxesen azpiarroa
140
Frantziar isurialdeko arroak
170


Ebroko arroa


Beraz, Nafarroaren azaleraren ia %90 Ebro ibaiaren arroari dagokio. Ibaiak ipar-mendebaldetik hego-ekialdera egiten du eta Nafarroaren eta Errioxaren arteko muga markatzen du bere ibilbidearen zati handi batean.
Ebro ibaia
Meandro itxurako trazadura du, eta ezkerraldetik ondoko adar hauek ditu:

- Aragoi: Ebro ibaiari ekarpenik handiena egiten dion ibaia da. Nafarroara Huescatik sartzen da eta Milagron isurtzen du ura Ebro ibaira. Hauek dira bere adar nagusiak:
a) Arga: Urkiagako lepoan sortzen da, hainbat errekastok bat eginda, eta Iruña zeharkatu ondoren Aragoi ibaian isurtzen du ura Funesen. Bere adarrak Arakil, Larraun eta Ultzama dira.
b) Irati: Urtxuriak eta Urbeltzak Iratin bat egitearen ondorioz sortzen da; Erro, Urrobi, Areta eta Zaraitzuren urak hartzen ditu. Aragoin isurtzen du ura Zangozatik hurbil.
c) Eska: Belagua ibarreko hainbat sakanetako ura hartzen du eta Zaragozan sartzen da. Bertan isurtzen du ura Aragoi ibaian.
d) Cidacos: Untzueko harriaren inguruetan sortzen da eta Caparroso parean isurtzen du ura Aragoin.
- Ega: Araban sortzen da eta ura Ebron isurtzen du San Adrianen. Lizarratik hurbil bere adar nagusien -Urederraren eta Irantzuren- urak hartzen ditu.

Eskuinaldetik, Ebro ibaiak Alhama eta Queiles ibaiak hartzen ditu.

Orokorrean ur emari irregularreko ibaiak dira; izan ere, normalean, hilabeteko ekarpen handienaren eta txikienaren arteko erlazioa 10ekoa edo handiagoa izaten da, Aragoi ibaia alde batera utzita, ibai hori zati batean Itoizko eta Esako urtegiek erregulatzen baitute. Hau da, agorte luzeak eta goraldi handiak izaten dituzten ibaiak dira.

Isurialde Kantauriko


Kantauriar isurialdeko ibaiek ibilbide laburra dute, desnibel handiko ibar estuak zeharkatuz. Ibar hauek Nafarroako plubiometri handiena biltzen duten lurraldeak dira. Ibairik garrantzitsuenak:

- Bidasoa: guztira 90 km-ko luzera du. Baztanen sortzen da eta bere azken tartean, Hondarribia eta Hendaia artean itsasoratu baino lehen, Frantziarekiko muga lerroa sortzen du. Bere adarra Ezkurra da. Ibai hori Leurtzako (0,8 eta 0,6 hm3) eta Mendaurko (0,2 hm3) urtegiek erregulatzen dute.
- Araxes: Araitz ibarrean sortzen da eta ura Oria ibaira isurtzen du.
- Leitzaran: Bidate, Otsola eta Aritz mendietan sortzen diren uharretan du jatorria. Ibai honek ere Oriara isurtzen du ura.
- Urumea: Erakurri eta Loitzate (Zubieta) mendien magalean sortzen da eta Kantauri itsasoan isurtzen du ura, Donostian. Añarbe du adar nagusia.
Erreka Bertizen

Isurialde frantsesa


Azkenik, frantziar isurialdeko arroak ibai txikietako edo erreketako ura hartzen du. Ekialdetik mendebaldera hauek dira ibai-erreka nagusiak: Luzaide ibaia eta Baztango Urritzate eta Aritzakun errekak. Horiek urak isurtzen dituzte Errobi ibaian eta Urdazuriren adar den Orabidea errekan.

Baliabide hidriko


Nafarroako ur baliabideak oparoak dira. Nafarroatik kanpokoak diren arren, probintzian drainatzen diren akuiferoak barnean hartuta, hona hemen ur baliabide horiek:

 -  Azalera: 10.400 Km2.
 -  Prezipitazioa: 9.550 hm3/urteko.
 -  Ekarpena: 5.100 hm3/urteko (totalaren %53).
 -  Azaleko isurketa: 3.755 hm3/urteko (totalaren %39).
 -  Lur azpiko isurketa: 1.325 hm3/urteko (totalaren %14).
 -  Isurketaren defizita: 4.450 hm3/urteko (totalaren %47).

Urteko 5.100 hm3-ko ekarpenetik 3.750 hm3 isurialde mediterraneoari dagozkio. Nafarroako urtegi nagusien edukiera taula honetan ageri da:


URTEGIA
Edukiera hm3-tan
Eugi
21
Alloz
66
Yesa
447
Irabia
14
Itoiz
417


Ikusi hau ere:
:: gora ::


Kontaktua        Estekak        Lege abisua