Nafarroako meteorologia eta klimatologia
Klimatologia - Meteo Navarra

Klimatologia


Klimatologia klimak aztertzen dituen zientzia da. Parametro meteorologikoen neurketetan oinarritzen da, datuak erregistratuz ahalik eta leku gehienetan, eta leku bakoitzean ahalik eta urte kopuru handienean. Neurketa horiei esker klimatologiak atmosferaren batez besteko egoera fisikoa aztertzen du, baita denboran eta espazioan egoera hori nola aldatzen den ere. Tenperatura, hezetasuna, prezipitazioa, haizea, intsolazioa, eta abar neurtzen dira. Klimatologiak planetan dauden klima motak sailkatzen ditu, baita klima horien kokaleku geografikoa eta denboran zehar klimek duten bilakaera ere (Köppenen eta Papadakisen sailkapen klimatikoak ikusi).
Kontaktua        Estekak        Lege abisua