Nafarroako meteorologia eta klimatologia
Eguzki-erradiazioaren neurriak - Meteo Navarra

Eguzki-energia: Eguzki-erradiazioaren neurriak


Erradiazio mota bat baino gehiago neurtu edo kalkulatu daitezke:

Zuzena:  Eguzkitik zuzenean hartzen dena.
Barreiatua:   Beherantz zuzenduriko eguzki-erradiazioa, sakabanatua eta islatua, hemisferio guztitik, eguzki-diskoaren angelu solidoa kenduta, datorrena. Erradiazio barreiatua neurtzen duten sentsoeek itzal eraztun bat dute eta kokapenaren arabera, urtean zehar biratu egiten da, eguzkiak sentsorearen gainean zuzenean inoiz ere jo ez dezan.
Islatua:   Zoruak islatzen duen erradiazioa; albedoaren balioaren araberakoa da.
Globala:   Aurreko erradiazio guztien batura.

Albedoa elementu baten erreflektibitatea da, islatzen duen erradiazioaren ratioa. 0tik 1erainokoa izan daiteke; 0 bada gainazalak erradiazio osoa xurgatzen duela esan nahi du, eta 1 bada dena islatzen duela. Kalkuluetarako 0,3ko albedoa erabili dugu.

Estazio gehienek erradiazio globaleko sentsoreak dituzte, gainazal horizontal batean jarriak. Neurri hori hartuta, eta data-ordua, longitudea, latitudea eta panelaren inklinazioa eta orientazioa kontutan izanda, beste erradiazio mota guztiak kalkula daitezke.
Estación automática
Erradiazio barreiatuaren sentsorea, itzal-eraztunarekin


Kontaktua        Estekak        Lege abisua