Anemometro
Haizearen abiadura, edo haren abiadura eta norabidea, biak, neurtzen dituen tresna.
Haize tresna hauek, haizearen ondoko gaitasun hauetakoren batez baliatzen dira:
1) Energia zinetikoa, anemometroak dituen kaxola moduko batzuk birarazten dituena
2) presio dinamikoa
3) hozteko ahalmena
Horiek direla-eta hainbat anemometro mota dago.