Behaketa
Tximistak
Atal honetan ikusten den mapak 12 ordutako epean hodeietatik lurrerako deskarga
elektrikoak non gertatu diren erakusten du. Denbora hori 6 tartetan zatitu da,
eta tarte bakoitzari kolore bat eman zaio. Tarte bakoitzean izan diren
tximistak ere kolore horrekin irudikatzen dira: tximista negatiboak puntuen
bidez, eta positiboak gurutzeak marraztuz. Azken horiek gutxiago dira baina
intentsitate handiagokoak.
Landaredi indize
Diferentzia normalizatuko landaredi-indizea, NDVI, NOAA-16 sateliteak hartutako
irudietan oinarrituta lortzen da. Espektro-banda hauek erabiltzen dira: 1. kanalekoak
banda ikusgaian eta 2. kanalekoak hurbileko infragorriaren bandan. 1. eta 2.
kanaletako datuak modu jakinean konbinatuz ikusi da, dauden landare motei eta haien egoerari
buruzko informazioa lortzen dela. Mapa hori astean behin eguneratzen da.
Balantze hidriko
Balantze hidriko 10 egunetik behin eguneratzen diren bi mapek osatzen dute. AEMETen iragarpen
meteorologikorako HIRLAM ereduaren bidez lortu dira.
- Irailaren 1etik gaur arte metatutako erreferentziazko ebapotranspirazioa (ETo);
Penman-Monteithen metodoaren bidez kalkulatzen da, FAOk (1990) proposatutako metodologiari jarraituz.
- Lurzoruaren hezetasun erreserba (mm) egun jakin batean.
Radar
Mapa honetan MINaren Zaragozako Eskualde Zentroak radar bidez hartutako irudia ageri da.
Oihartzunaren intentsitatea, Z dezibeliotan, kolore sorta baten bidez ematen da. Z unitatea
erreflektibitate faktorea da. Kopuruak, dbZ-tan neurtuta, harreman estua dauka
prezipitazioaren intentsitatearekin; 12 dbZ-tik behera ez da izaten prezipitaziorik, baina
60 dbZ-ko kopurua oso prezipitazio bizien adierazle da.
Satelite
METEOSATek ordu jakin batean hartutako irudi infragorriak.