Klimatologia
Nafarroak 10.400 km
2ko azalera du. Pirinioen mendebaldeko muturretik, Ebro ibaira bitarteko lurraldea
hartzen du, Kantauri itsasoaren ondoan, iparraldeko 42ºko latitudean, gutxi gorabehera.
Erliebearen aldetik bi zonalde bereizten dira argi eta garbi: iparraldean mendialdea, Piriniar
eta Kantauriar orografiari lotua dagoenez, erliebe gorabeheratsua duena; eta hegoaldean, Erribera, Ebro
ibarraren sakonunean kokatutako lautada haundia, erliebe leunekin.
Nafarroaren deskribapen geografiko orokor baterako, klik egin ondoko esteka hauetan:
Nafarroako klimatologia
Gure klimaren ezaugarri nagusia ñabardura eta aberastasun ugari izatea da. Lurraldea aztertzen
dutenentzat Nafarroako klimaren aniztasuna deigarria izan da beti, horren ondorioz ekologia, paisaia
eta lurraren erabilera aldetik ere aniztasuna sortzen delako. Bere azalera txikia kontutan hartuz,
Nafarroa penintsulako autonomia erkidegoen artean klima mota gehien bere baitan biltzen ditu.
Gehiago ikusi...
Nafarroan iparraldeko Kantauriar ibarretatik Ebro Erriberaraino, penintsulako klima gehienak
agertzen zaizkigu. Kantauriar ibarrek klima epel eta hezea dute, eta bertan hodeitza eta
prezipitazioak ugariak dira. Hegoaldean, aldiz, Erriberako klima mediterraneo kontinental lehorra
gailentzen da, Bardeetan basamortuko ezaugarriak nabariak dira. Eta muturreko bi giro horien artean,
ñabardura anitz eta askotarikoak bereizten dira. Belate-Azpirotz banalerrotik hegoaldera, hegoaldeko
ibar hezeetan (Basaburua, Ultzama, Txulapain) klima ozeanikoaren ezaugarri batzuk oraindik ere badaude.
Iruñeko eta Agoitz-Ilunberriko arroetan ezaugarri azpi-ozeaniko eta azpi-mediterraneoak elkartzen dira,
eta Nafarroako Erdialdea deritzan zonaldean, kanpoaldeko mendilerroen hegoaldean, ezaugarri
mediterraneoak agertzen dira, baina Erriberan baino prezipitazio aberatsagoekin. Eta klimen tramaketa osatzeko,
Piriniar ibarretako klima azpi-alpetarra gelditzen zaigu, tenperatura gogorrenekin eta elur prezipitazio
ugarirekin.
Mapas en pdf (elaborados a partir de los datos de las estaciones meteorológicas manuales desde el inicio de
sus series hasta 2009 incluido):
Nafarroako zonalde klimatikoak
Nafarroan lau zonalde klimatiko bereiz ditzakegu: Zonalde Atlantikoa ipar-mendebaldean, Pirinioaldea ipar-ekialdean,
Erdialdea erdigunean, eta Hegoaldea aurrekoen behetik gelditzen diren lurretan. Zonalde bat aukeratu bere klimaren
deskribapen zehatzagoa izateko: