Klimatologia
Klimatologia klimak aztertzen dituen zientzia da. Parametro meteorologikoen neurketetan oinarritzen
da, datuak erregistratuz ahalik eta leku gehienetan, eta leku bakoitzean ahalik eta urte kopuru
handienean. Neurketa horiei esker klimatologiak atmosferaren batez besteko egoera fisikoa aztertzen
du, baita denboran eta espazioan egoera hori nola aldatzen den ere. Tenperatura, hezetasuna,
prezipitazioa, haizea, intsolazioa, eta abar neurtzen dira. Klimatologiak planetan dauden klima
motak sailkatzen ditu, baita klima horien kokaleku geografikoa eta denboran zehar klimek duten
bilakaera ere (
Köppenen eta
Papadakisen
sailkapen klimatikoak ikusi).