Erradiazio ultramorearen indize (UVI)
Eguzkiak igortzen duen erradiazioaren zati bat uhin
ultramoreen
espektrokoa da.
Uhin horien artean UV-B motakoen eraginpean denbora luzeegian eta babesik gabe egonez
gero, larruazalarentzat eta begientzat oso kaltegarriak izan daitezke. Larruazalak
melamina sortzen duen bere babes-sistema du, baina hori ez da nahikoa. Erradiazio
ultramorea eguzkiaren gainerako erradiazioak bezala, udan, latitude baxuenetan, eguerdi
aldera eta goialdeetan areagotu egiten da. Erradiazio honek dakarren arriskuaren berri
jendeari emateko, nazioarteko erakunde batzuek UVI izeneko indizea sortu dute.
AEMETek Iruñarako 2005ko Ekainaren 29arako iragarritako UVI-a, oskarbi dagoen kasuan.
Indizeak zeru oskarbian egunean egon daitekeen gehieneko erradiazioa adierazten du.
0tik 16ra bitartean, sailkapenean bost maila bereizten dira:
Baxua: | 1 edo 2 |
Ertaina: | 3, 4 edo 5 |
Altua: | 6 edo 7 |
Oso altua: | 8, 9, 10 |
Muturrekoa: | edo gehiago |
Horretaz gainera, kontuan hartu behar da erradiazioa handiagoa izaten dela bera
islatzen duten gainazaletan; hori uretan edo -bereziki- elurretan gertatzen da.
Elurretan erradiazioa bikoiztu daiteke.
UVI indizea nola erabili
Lau larruazal mota definitu dira:
I: | Ile gorria edo horia eta azal oso zuria dituzten pertsonak |
II: | Ile horia eta begi argiak dituzten pertsonak |
III: | Gaztaina-koloreko ilea eta begi argi edo ilunak dituzten pertsonak |
IV: | Ile beltza, begi ilunak eta larruazal matea dituzten pertsonak |
Garrantzitsua da kontuan hartzea bi urte bitarteko haurrak, beren larruazalaren eta ilearen kolorea
edozein direla ere, beti I motakotzat hartu behar direla.
UVI jakin baterako eta larruazal mota bakoitzerako eguzkipean erre gabe egoteko gehieneko denbora,
(minututan) ondoko grafikoaren bidez kalkulatzen da:
Eguzkipean denbora gehiago egon nahi izanez gero, arriskuak saihesteko, babes-krema bat
erabili behar da. Kremaren faktoreak erreduren aurka zenbat denbora babestuko gaituen
adierazten du: adibidez, 8 faktoreak erre gabe egon gaitezkeen gehieneko denbora halako
8 babestuko gaituela esan nahi.
Gomendioak
Oso garrantzitsua da erradiazio ultramorearen aurka, eguzkitik babesteko faktorea duten
kremen bidez behar bezala babestea. UVI indizea eta larruazal mota kontuan harturik,
kalkulatu daiteke norbera eguzkitan gehienez zenbat denbora egon daitekeen. Baina ez
da ahaztu behar 12:00etatik 16:00ak arte ez dela komeni eguzkitan egotea eta babesik
onena arropa, kapelu hegal-zabal bat eta eguzkitarako betaurreko egokiak izanen direla beti.