Abisu mailak
Aurkako fenomeno meteorologiko bakoitzerako, AEMETek atalase batzuk ezarri ditu, zonaka, bere arrisku meteorologikoaren maila zehazteko.
Arrisku horrek lotura zuzena du fenomenoaren ezohikotasunarekin; izan ere, zenbat eta gutxiagotan gertatu, orduan eta gutxiago prestatuta dago
biztanleria fenomenoaren ondorioei aurre egiteko. Horren arabera, oinarrizko hiru abisu-maila ezartzen dira,
fenomenoaren arriskugarritasunaren arabera:
Maila horia
Arriskua txikia da, baina arriskuan dauden ondasunek eta biztanleek, edo fenomeno meteorologiko kaltegarriaren eraginpean dauden
eremuetan, inpaktu batzuk jasan ditzakete.
Gomendioa: ADI EGON. Eguraldiaren iragarpen eguneratuenaren berri izan. Pertsonei eta ondasunei kalte moderatuak eragin dakizkieke, bereziki
zaurgarriak diren edo fenomenoaren eraginpean dauden eremuetan.
Maila laranja
Arriskua handia da. Ondasun eta biztanle zaurgarriek edo arriskuan daudenek inpaktu larriak izan ditzakete.
Gomendioa: PREST EGON. Kontuz ibili eta eguraldiaren iragarpen eguneratuenaren berri izan. Kalte larriak eragin dakizkieke pertsonei eta ondasunei,
bereziki zaurgarriak direnei edo fenomenoaren eraginpean dauden eremuetan daudenei.
Maila gorria
Arriskua apartekoa da. Zaurgarriak diren ondasunek eta biztanleek, edo arriskuan dauden eremuetan daudenek, eragin oso larriak edo
katastrofikoak izan ditzakete.
Gomendioa: Hartu prebentzio-neurriak eta JARDUN agintarien jarraibideen arabera. Eguraldiaren iragarpen eguneratuenaren berri izan. Ez bidaiatu,
behar-beharrezkoa ez bada. Pertsonei eta ondasunei kalte oso larriak edo katastrofikoak eragin dakizkieke, bereziki zaurgarriak diren edo
fenomenoaren eraginpean dauden eremuetan.