Piranometro
Gainazal horizontal eta lau baten gainean jotzen duen eguzki-erradiazioa neurtzeko tresna
da. Eguzki-erradiazio zuzena oztopatzen duen pantaila batekin erabiltzen denean,
erradiazio barreiatua edo atmosferak hedarazten duena besterik ez du neurtzen.
Gehienetan tresna honek beirazko estalki erdiesferiko baten azpian babestutako
pila termoelektriko bat du, eta erregistratzeko tresna bati konektatua dago.