Plubiometro
Prezipitazioen ur-kantitatea neurtzeko tresna. Beste modu batean esanda, tresna honek, lurzoru
horizontal eta iragazgaitz baten gainean, ur lurrunketarik gabe, ura zein altuerataraino helduko
litzatekeen neurtzen du.
Plubiometro arruntetan, euria biltzeko txurrutela edo inbutu bat erabiltzen da, tutu estu batetik
-lurrunketa ahalik eta gehien murrizteko- euria ontzi batera igarotzen duena. Inbutuaren kanpoko
perimetroak ertz zorrotza izan behar du, kanpoko aldea kanporantz inklinatua eta barnealdea
bertikala. Alboetako paretek altuera nahikoa izan behar dute, eta inbutuaren formak malda nahikoa,
euri tantak pareten kontra jotzean kanpora atera ez daitezen.