Sektoreak
Haizearen norabidea neurtzeko, graduak ez ezik sektoreak ere erabiltzen dira.
Magnitude hau egunez egunekoak kalkulatzeko erabiltzen da.
Demagun zirkunferentzi bat 8 sektoretan zatituta dugula, erlojuaren orratzen norabidean
1etik 8ra zenbaturik. Iparra norabideak 1 sektorea erditik gurutzatzen du, Ekialde norabideak
3 garrena, Hegoa norabideak 5 garrena eta Mendebaldekoak 7 garrena.
Horrela, sektoreek hau adierazten dute:
| 1. sektorea: | Iparraldeko haizea |
| 2. sektorea: | Ipar-ekialdeko haizea |
| 3. sektorea: | Ekialdeko haizea |
| 4. sektorea: | Hego-ekialdeko haizea |
| 5. sektorea: | Hegoaldeko haizea |
| 6. sektorea: | Hego-mendebaldeko haizea |
| 7. sektorea: | Mendebaldeko haizea |
| 8. sektorea: | Ipar-mendebaldeko haizea |
9 baloreak, norabide jakin bat ez dela nagusitzen adierazten du.