Tenperatura-sentsore
Erresistentzia metalikodun termometroak edo termistoreak. Platinozko erresistentziadun termometroa
(100 ohm 0ºC-tan). Oso egonkorra da epe luzean eta esan daiteke estazio meteorologiko automatikoetan
tenperatura-sentsore gisa erabiltzeko aukera hoberena dela.
Erresistentziadun termometroak linearizatu egin behar dira. Hori seinaleak egokitzeko moduluen bitartez
lortzen ahal da, baita softwarezko algoritmoen bitartez ere. Irteera lineala lortzeko neurketa,
termistoreez osatu daiteke.