Tenperatura
Airearen tenperatura honela defini daiteke: airea osatzen duten molekula ugarien agitazio
handiago edo txikiagoa.
Tenperaturaren eta hezetasunaren sentsore baten bidez neurtzen
da. Sentsore hori lurretik 2 metro gora egoten da normalean.
Sentsoreak erradiazioaren aurkako babesa izaten du, tenperaturaren sentsorea erradiazio
zuzenetik zein barreiatutik babesten duena, zeren, erradiazioak sentsorearen gainean zuzenean
joko balu, benetan daudenak baino askoz tenperatura handiagoak erregistratuko bailirateke.
Aireztapen naturala izateko moduan diseinatua dago.
Tenperatura gradu zentigradutan (ºC) neurtzen da.