Haize
Haizea bi magnituderen bidez neurtzen da: abiadura eta norabidea.
Haizearen abiadura
Haizearen abiadura esaten zaionarekin horizontalki mugitzen den airea deritzo, leku eta une jakin batean neurtzen dena.
Anemometroren bitartez neurtzen da, unitatea normalean metroak segundoko (m/s). Haizerik gabeko egoerari barealdi esaten zaio.
Haizearen norabidea
Norabidearekin haizearen abiaduraren osagai horizontala neurtzen da,
haizea nondik datorren eta ez nora doan.
Haize-orratzaren bitartez neurtzen da, unitatea graduak, goitik ikusitako plano horizontalean erlojuaren
orratzen norabidean biratuz, zerotik 360 gradutara arte, zero balorea 360 balorea bihurtzen delarik. Norabidearen
balorea zero edo 360ºtik hurbil badago iparraldeko haizea da, 90º inguruko baloreek ekialdeko haizea adierazten dute,
180º ingurukoek hegoaldekoa eta 270º ingurukoek mendebaldekoa. Zenbaki horien artean ditugun gainerako norabideak
hurrengoak dira: ipar-ekialdeko, hego-ekialdeko, hego-mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko.
Ikurrarekin:
 | Iparraldeko haize |
 | Ipar-ekialdeko haize |
 | Ekialdeko haize |
 | Hego-ekialdeko haize |
 | Hegoaldeko haize |
 | Hego-mendebaldeko haize |
 | Mendebaldeko haize |
 | Ipar-mendebaldeko haize |
Estazio gehienetan haizearen abiadura eta norabidea lurretik 10 metro gora neurtzen dira.
Estazio batzuetan, ordea, lurretik 2 metro gora.