Eguzki-erradiazio
Eguzkiak atmosferara erradiazio elektromagnetiko moduan igorritako energia da. Gainazal horizontal
batean neurtzen da,
piranometro edo erradiazio-sentsore baten bidez.
Hegoaldera begira eta itzalik
gabeko leku batetan neurtzen da, eta unitatea metro karratuko watt kopurua da (W/m² ).
Estazio meteorologikoetako bakoitzean neurtutako eguzki-erradiazioa POTENTZIA-unitatetan ematen da,
metro karratuko wattetan (W/m²) hain zuzen ere. Hamar minututik behingo datuen kasuan, 10 minutuko
batez besteko potentzia da, eta eguneko erradiazioaren kasuan, eguneko batez besteko potentzia
adierazten du.
Hamar minututik behingo datuen kasuan POTENTZIA-unitatetan neurtutako eguzki-erradiazio globala ENERGIA-
unitatetara aldatu nahi izanez gero, W/m²-tan emandako kopuru bakoitza bider 600 (10 minututan
dauden segundoak) egin behar da, eta ateratzen den emaitza metro karratuko joule kopurua izanen
da (J/m²). Eguneko batez besteko eguzki-erradiazio globalaren kasuan, emaitza metro karratuko jouletan
lortzeko (J/m²), W/m²-tan emandako kopurua bider 86.400 (egun batetan dauden segundoak) egin behar da.
Argia, gizakiarentzako ikusgarria gertatzen den erradiazioa da. Bere uhin-luzera 400 eta 730nm bitartekoa da.
400nm-ren azpitik dagoen uhin-luzerako erradiazioari
ultramorea
deitzen zaio eta 730nm-ren gainetik dagoenari
berriz infragorria.