Hego-ekialdeko lur muturrean salbuespena ematen da,
Tabar eta Izko mendilerroen ekialdean, non klima subtropikal hezea (Cfa) den, klima kontinentalagoa, uda
euritsuegiak klima mediterraneoa izateko eta beroegiak itsasaldekoa izateko.
Klima azpi-ozeanikoko ipar eremuan, ametz ilaunduna (Quercus pubescens) nagusitzen da eta Pirinioar ibarretako behe aldeetan
pinu gorria (Pinus sylvestris) ere agertzen da. Hego zerroan berriz erkameztiak
(Quercus faginea) eta karraska (Quercus rotundifolia) dira nagusi. Erabilerei dagokienez, iparraldean argi eta garbi nagusi dira
lehorreko zerealak, eta hegoaldean zerealez gain mahasti, nahiz olibadiak agertzen dira, nagusiki mendebaldeko eremuan.
Landu gabeko lekuetan, sastrakadi franko duten neguko larreak dira, baso-berritzeetan landatutako larizio pinudiak (Pinus nigra subsp. laricio),
bertako hostoerorkorren gune gutxi batzuekin batera.
Iruñeako,
Iguzkizako
eta
Yesako grafiko
klimatikoek balio dute zona honen ezaugarriak adierazteko.
Lokitzko mendilerroa
Nafarroako iparraldeko mendikateak, nagusiki ekialdetik mendebaldera lerrokaturik, hesi bihurtzen dira
Kantauri itsasotik datozen eurientzat. Hortaz, eskualde hau ez da Ipar-mendebaldea edo Pirinioaldea
bezain euritsua, eta esan daiteke udan urtaro lehorra dutela. Erdialdeko eremuan urtean metatutako
prezipitazioa, iparraldetik hegoaldera, 1000 l/m²-tik 600 l/m²-ra doa. Urteko batez besteko tenperatura
11,5 eta 13,5ºC artekoa. Eta urteko intsolazioari dagokionez, 2.100 eta 2.500 ordu bitartekoa izan ohi da,
tokiaren arabera.
Klimaren deskribapena urtaroz urtaro:
Udaberria (martxoa, apirila eta maiatza)
Hiru hilabete hauetan, egun epelekin batera, egun hotzak eta beroak ere izaten dira; era berean,
egun euritsuak eta egun lehorrak. Batez besteko tenperaturek gora egiten dute gutxinaka-gutxinaka,
eta maiatzean 13,5 eta 15,5 ºC artean egoten dira. Tenperatura maximoen batez-bestekoa martxoko
13-15 ºC artetik maiatzeko 19-21,2ºC artera doaz, lekuen arabera. Izozteak nekez gertatzen
dira maiatzaren 1etik aurrera. Metatutako prezipitazioa 125 eta 250 l/m² artekoa izaten da.
Eguneko batez-besteko intsolazioa martxoan 5,7 eta 6,8 ordu artekoa da, eta maiatzean 7,4 eta
8,5 ordu artekoa, zonaren arabera.
Uda (ekaina, uztaila eta abuztua)
Uda beroa eta eguzkitsua izaten da, nabariago hego zerrendan, non urtaro eta latitude hauetan
kokatzen diren goi-presio subtropikalek (Azoreetako antizikloia) eragina duten.
Sasoi monotono samarra izaten da; egun gehienak oskarbiak eta euririk gabeak izaten dira.
Batez besteko tenperatura maximoak uztail eta abuztuan 28 eta 30 ºC artekoak izaten dira normalean
mendebaldetik ekialdera, eta 20 ºC ingurukoak lekurik freskoenetan, 22 ºC gaindutuz hego-ekialdean.
Urtean euririk gutxiena egiten duen sasoia da, bi hilabete lehorrekin hego zerrendan.
Prezipitazioa, tokiaren arabera, 90 eta 125 l/m² artekoa izaten da eta askotan ekaitz moduan izaten da.
Batez besteko intsolazioa egunean 9 eta 10 ordu artekoa izaten da, zonaren arabera.
Udazkena (iraila, urria eta azaroa)
Negua hurbildu ahala tenperaturek behera egiten dute apurka, baina lehenengo bi hilabeteetan
oso atseginak izaten dira. Irailean udako eguraldiak irauten du eta batez besteko maximoak 24 eta
25,7 ºC ingurukoak izaten dira. Urrian iragan berria den udaren eragina nabaritzen da, tenperatura goxoa
izaten baita: maximoen batez bestekoak 18 ºC-tik gorakoak izaten dira eta normalean ez da
izozterik gertatzen, salbu lekurik garaienetan. Azaroan, berriz, tenperaturek nabarmen egiten dute behera, eta batez
besteko tenperatura maximoa gehienez 13 ºC izaten da. Gauaz izozten ahal du.
Udazkena urtaro euritsua izaten da, sarritan urteko sasoirik euritsuena. Metatutako batez besteko
prezipitazioa normalean 150 eta 275 l/m² bitartekoa izaten da, tokiaren arabera. Eguneko batez
besteko intsolazioa 7 ordutik gorakoa izaten da irailean, baina azaroan 3,9 orduraino jaisten da.
Negua (abendua, urtarrila eta otsaila)
Erdialdeko eremu honen iparraldean, Pirinioetara gerturatu heinean, neguak hotzagoak ezaten dira,
4 ºC-ko batez-bestekoa urtarrilan. Hegoaldean berriz, neguak leunak izaten dira; urtarrileko batez besteko
tenperatura 5 ºC-tik gorakoa izaten da, eta apenas ez da elurrik ikusten. Metatutako prezipitazioa 125 eta
300 l/m² artekoa izaten da, eta eguneko batez besteko intsolazioa 3,6 eta 4,4 ordu artekoa, tokiaren arabera.
Sailkapen klimatikoak
- Köppen
Köppenen sailkapen klimatikoaren
arabera zonalde hau klima epelak (C) multzoko klimei dagokio. Bertan hurrengo klima motak topatzen dira:
C MULTZOA: KLIMA EPELAK |
Hezea, hilabete hotzenaren batez-besteko tenperatura -3ºC (edo 0ºC) eta 18ºC artean, eta hilabete beroenaren batez-besteko tenperatura 10ºC baino altuagoa
|
Cf2b: Mendebaldar kostaldeko itsasaldekoa bi hilabete lehorrekin edo Ozeanikoa |
Klima epela, uda fresko eta prezipitazio ugariekin, baina bi hilabete
lehorrekin (2*t > p). |
Iruñerria eta Erreniega, Alaitz eta Izko mendilerroetan ematen da, baita
Agoitz-Ilunberriko arroen iparran eta Pirinio ibarretako behe zatian.
|
Csb: Mediterraneoa, uda freskoekin |
Klima epela, uda lehor eta freskoekin. Prezipitazio aldetik klima
mediterraneoa da, baina tenperatura baxuagoekin. Cfb eta Csa arteko trantsizioetan agertzen da,
baita Csa-ren zonalde berdinetan, altitudearen ondorioz tenperaturak baxu mantentzen bait dira. |
Eremuaren hego-mendebaldean ematen da:
Kodeseko mendilerroa, Lizarraldea, Iruñerriko hegoaldean eta Uxueko mendilerroan.
|
Cfa: Subtropikal hezea |
Klima epel hezea, uda beroekin. Europan klima hau Cfb edo Cf2b-ren mugan
topatzen da, itsasoraino dagoen distantziak uda beroak izatera laguntzen bait du.
|
Agoitz-Ilunberriko arroaren hegoaldean eta Esa inguruan ematen da,
Oibar ingururaino.
|
Erdialdea: Klima motak Köppenen arabera
C Multzoa, Klima epelak:
|
Cf2b: Mendebaldar kostaldeko itsasaldekoa bi hilabete lehorrekin |
|
Csb: Mediterraneoa, uda freskoekin |
|
Cfa: Subtropikal hezea |
- Papadakis
Papadakis sailkapen klimatikoaren arabera, eremu honetako klimak mediterraneo multzokoak dira, eta hurrenez hurren:
MEDITERRANEO KLIMA (Me) |
Mediterraneo itsastar freskoa (Mef) |
Klima heze-epel bat da, uda fresko eta nahiko lehorrekin.
Negu mota oloarena (Av), eta uda mota gariarena (Tr). Prezipitazio banaketa mediterraneo hezea (ME) da,
udan hilabete bat edo bi lehorrak direlarik. |
Klima hau pirinioar ibarretako behe partean ematen da.
|
Mediterraneo epel hezea (Meth) |
Klima epela da, uda lehor eta beroekin eta prezipitazio banaketa ME da,
mediterraneo hezea, 10 hilabete ez lehorrekin.
Negu motak oloarena (Av) eta uda motak artoarena (M) edo arrozarena (O), zonaldearen arabera. |
Nafarroako Erdialde honetan nagusiki ematen den klima da.
|
Erdialdea: Klima motak Papadakis arabera
Mediterraneo klima (Me):
|
Mef: Mediterraneo itsastar freskoa |
|
Meth: Mediterraneo epel hezea |
Nafarroako beste zona batzuetako klimaren deskribapena ikusteko, klik egin ondoko esteka hauetan: