Klima mediterraneoa iparraldeko zerrendatik, Erriberriraino zabaltzen da,
urtean metatutako prezipitazioaren batez bestekoa, 500 l/m²-tik 600 l/m² bitartekoa izanda.
Nafarroako Erriberak, Lodosako hegoaldean, Erriberri eta Caseda; Ebro ibarreko klima mediterraneo kontinentalizatua du.
Inguruko mendiek eskualdea eragin ozeanikoetatik babesten baitute, kontinentalizazioa areagotuz (negu hotzak
eta uda beroak) eta prezipitazioak urrituz. Idortasuna eskualdeko klimaren ezaugarririk
adierazgarrienetako bat da. Euri gutxi egiten du eta, gainera, hilabeteak eta urteak alderatzen baditugu,
modu irregularrean gertatzen dela ohartuko gara, denbora luzea igaro baitaiteke batere
prezipitaziorik gabe. Urtean metatutako prezipitazioaren batez bestekoa, ez da 500 l/m²-tik pasatzen,
eta hegoaldean 400 l/m²-tik beherakoa da, hemen estepako klima ematen da. Urteko batez besteko
tenperatura 13,5ºC eta 14,4ºC-tako bitartekoa da iparraldetik hegoaldera. Haizea dugu Ebro ibarreko
elementurik aipagarrienetakoa, normalean ipar-mendebaldetik hego-ekialdera dabilena, ziertzo deritzon haize hotz eta lehorra.
Hau mendebaldeko Mediterraneoan ekaitza sortu eta aldi berean ekialdeko Atlantikoa goi-presioek hartzen dutenean sortzen den haizea da.
Urteko edozein sasoitan agertzen ahal da, baina normalean udaberrian izaten da.
Erriberako intsolazioa Nafarroako handiena da, urtean 2.250 ordu iparralde eta mendebaldean; eta 2.800 ordu ingurutakoa
hego muturrean.
Klimaren deskribapena urtaroz urtaro:
Udaberria (martxoa, apirila eta maiatza)
Eskualde hau kontinentala denez, sasoi ekinokzialak laburrak izan ohi dira eta tenperatura aldaketa
handiak gertatzen dira. Tenperatura maximoen batez bestekoek udaberrian gorantz egiten dute:
martxoan 14,5 edo 16 ºC, eta maiatzean berriz 20,3 edo 23 ºC artekoak dira, zonalde desberdinen arabera.
Maiatzaren 1etik aurrera ez da normala izotza izatea. Metatutako prezipitazioa 105 eta 190 l/m² artekoa izaten da, hegoaldetik iparraldera.
Eguneko batez besteko eguzki-orduen kopurua ere gero eta handiagoa da: martxoan 7 ordu inguru, eta maiatzean 8,5; ziertzoa maiz
izaten da.
Uda (ekaina, uztaila eta abuztua)
Uda lehorra eta beroa izaten da, Azoreetako antizikloiak eraginda. Batez besteko tenperatura maximoak
uztail eta abuztuan 28,7 eta 31 ºC artekoak dira, eta batez besteko orokorrak 22 eta 24 ºC artekoak;
ipar-mendebaldetik hego-ekialdera joan ahala, zenbat eta itsasoaren eragina urrunago izan,
tenperaturak beroagoak dira. Beraz, Tuterako hegoaldean Nafarroako udarik beroenak izaten dira.
Urtean euririk gutxiena izaten den sasoia da, prezipitazioak oso urriak eta oso irregularrak izaten dira,
eta oro har hiru hilabete hauetan 65 eta 115 l/m² bitarte erregistratzen dira.
Eguneko batez besteko intsolazioa 9 - 10 ordukoa izaten da; Nafarroako intsolaziorik handiena, hain zuzen ere.
Udazkena (iraila, urria eta azaroa)
Udazkena laburra izaten da. Irailean udako eguraldiak segitzen du, eta batez besteko tenperatura maximoak
25,5 ºC ingurukoak izaten dira. Urrian ere, tenperaturak atseginak izaten dira: maximoak normalean 19,5 ºC-tik
gorakoak, eta izozterik ez. Azaroa heldu orduko, tenperaturak hotzak izaten dira, maximoen batez bestekoa 13,5 ºC
ingurukoa, eta gauez izotza egitea ez da harritzekoa izaten.
Udazkenean berriz beste euri sasoi bat hasten da. Metatutako batez besteko prezipitazioa 100 eta 180
l/m² artekoa izaten da, tokien arabera. Egunak laburtu eta hodeiak ugaritu ahala, eguneko batez besteko
intsolazioa, irailean 8 ordu ingurukoa izaten dena, azaroan 4,5 ordura murrizten da.
Negua (abendua, urtarrila eta otsaila)
Urtarrila hilabeterik hotzena izanda, batez besteko tenperatura 5,5 ºC ingurukoa izaten da, batez
besteko maximoak 9 eta 10 ºC artekoak, eta apenas elurterik egiten duen; hala eta guztiz ere sentsazio termikoa
oso hotza izan daiteke ziertzoaren eraginez. Batzuetan behe lainoa egoten da, eta Ebro ibarraren hezetasunaren ondorioz
egun osoan iraun dezakeena. Hori gertatzen denean tenperaturak hotz-hotzak izaten dira,
eta maximoek ez dute 0 ºC-ak gainditzen.
Metatutako prezipitazioak oro har 70 eta 157 l/m² artekoak izaten dira, eta eguneko batez besteko
intsolazioa, gutxi gorabehera, 4 - 6 ordukoa izaten da, tokien arabera.
Sailkapen klimatikoak
- Köppen
Köppen-en sailkapen klimatikoaren arabera lurralde honetan C multzoko (klima epelak) eta B multzoko (klima lehorrak)
klimak ematen dira.
C MULTZOA: KLIMA EPELAK |
Hezea, hilabete hotzenaren batez-besteko tenperatura -3ºC (edo 0ºC) eta 18ºC artean, eta hilabete beroenaren batez-besteko tenperatura 10ºC baino altuagoa
|
Csa: Mediterraneoa |
Klima epela, uda lehor eta beroekin. Prezipitazioen murrizketa nabari
bat somatzen da udan. Klima mediterraneoren adibide garbia da. |
Erriberako ipar zatia baino zerbait gehiago hartzen du, gutxi gora-behera Villafranca arte.
|
B MULTZOA: LEHORRA | Tenperaturak ebapotranspirazio potentziala baino baxuago |
Bsk: Estepako klima hotza |
Tarteka mediterraneo lehorra ere deitua da, klima mediterraneoaren mugan ematen bai da,
idortasunak gora egiten duen heinean. Klima epel bat da, prezipitazio urriekin urtean zehar. Udan ez da prezipitazio minimo argi bat ematen
klima mediterraneoaren antzera, baizik eta urte guztian zehar ematen diren balore plubiometrikoak baxuak dira.
Urteko batez besteko tenperatura 18 ºC-tik beherakoa da. |
Klima hau Erriberako hegoaldean ematen da, Andosilla ingurutik hegoalderantz Ebroren ibarra jarraituz. |
Hegoaldea: Klima motak Köppenen arabera
C Multzoa, Klima epelak:
|
Csa: Mediterraneoa |
B Multzoa, Klima lehorra:
|
Bsk: Estepako klima hotza |
- Papadakis
Papadakis-en sailkapen klimatikoaren arabera eremu honetako klimak mediterraneo eta estepakoa multzoetakoak dira,
eta ondoren adierazten dira;
MEDITERRANEO KLIMA (Me) |
Mediterraneo epel lehorra (Mets) |
Klima epela da uda lehor eta beroekin. Erregimen
hidrikoa mediterraneo lehorra (Me), urtean zeharreko prezipitazio urriekin, uda garaian 3 edo 4 hilabete lehor ematen dira.
Negu motak oloarenak (Av) eta uda motak artoa (M) edo arrozarena (O), lekuaren arabera. |
Erriberaren zatirik gehienean ematen da, hegoaldeko muturrean ezik.
|
ESTEPAKO KLIMA (E) |
Estepako klima epela (Et) |
Klima epela da uda bero eta prezipitazio urriekin urte guztian zehar,
murritzegiak klima mediterraneoa izateko. Udan ez da minimo adierazgarri bat ematen. 4 hilabete lehor ditu.
Negu motak oloarenak (Av) eta uda motak arrozarenak (O) edo artoarenak (M). Erregimen hidrikoa esteparra (St). |
Sartaguda iguru eta erriberako hego muturrean, Tuteratik behera. |
Hegoaldea: Klima motak Papadakis arabera
Mediterraneo klima (Me):
|
Mets: Mediterraneo epel lehorra |
Estepako klima (E):
|
Et: Estepako klima epela |
Nafarroako beste zona batzuetako klimaren deskribapena ikusteko, klik egin ondoko esteka hauetan: