Castellano          Euskara
  NAFARROA     ZERBITZUAK     GAIAK     GOBERNUA     AKTUALITATEA
Nafarroako meteorologia
eta klimatologia
  Klimatologia:  
Sekzioaren mapa
Klimatologia - Meteo Navarra

Klimatologia


Zonalde klimatikoak ikusi

Nafarroak 10.400 km2ko azalera du. Pirinioen mendebaldeko muturretik, Ebro ibaira bitarteko lurraldea hartzen du, Kantauri itsasoaren ondoan, iparraldeko 42ºko latitudean, gutxi gorabehera.

Erliebearen aldetik bi zonalde bereizten dira argi eta garbi: iparraldean mendialdea, Piriniar eta Kantauriar orografiari lotua dagoenez, erliebe gorabeheratsua duena; eta hegoaldean, Erribera, Ebro ibarraren sakonunean kokatutako lautada haundia, erliebe leunekin.

Nafarroaren deskribapen geografiko orokor baterako, klik egin ondoko esteka hauetan:

Aribe

Nafarroako klimatologia

Gure klimaren ezaugarri nagusia ñabardura eta aberastasun ugari izatea da. Lurraldea aztertzen dutenentzat Nafarroako klimaren aniztasuna deigarria izan da beti, horren ondorioz ekologia, paisaia eta lurraren erabilera aldetik ere aniztasuna sortzen delako. Bere azalera txikia kontutan hartuz, Nafarroa penintsulako autonomia erkidegoen artean klima mota gehien bere baitan biltzen ditu.


Nafarroan iparraldeko Kantauriar ibarretatik Ebro Erriberaraino, penintsulako klima gehienak agertzen zaizkigu. Kantauriar ibarrek klima epel eta hezea dute, eta bertan hodeitza eta prezipitazioak ugariak dira. Hegoaldean, aldiz, Erriberako klima mediterraneo kontinental lehorra gailentzen da, Bardeetan basamortuko ezaugarriak nabariak dira. Eta muturreko bi giro horien artean, ñabardura anitz eta askotarikoak bereizten dira. Belate-Azpirotz banalerrotik hegoaldera, hegoaldeko ibar hezeetan (Basaburua, Ultzama, Txulapain) klima ozeanikoaren ezaugarri batzuk oraindik ere badaude. Iruñeko eta Agoitz-Ilunberriko arroetan ezaugarri azpi-ozeaniko eta azpi-mediterraneoak elkartzen dira, eta Nafarroako Erdialdea deritzan zonaldean, kanpoaldeko mendilerroen hegoaldean, ezaugarri mediterraneoak agertzen dira, baina Erriberan baino prezipitazio aberatsagoekin. Eta klimen tramaketa osatzeko, Piriniar ibarretako klima azpi-alpetarra gelditzen zaigu, tenperatura gogorrenekin eta elur prezipitazio ugarirekin.

Nafarroako zonalde klimatikoak

Nafarroan lau zonalde klimatiko bereiz ditzakegu: Zonalde Atlantikoa ipar-mendebaldean, Pirinioaldea ipar-ekialdean, Erdialdea erdigunean, eta Hegoaldea aurrekoen behetik gelditzen diren lurretan. Zonalde bat aukeratu bere klimaren deskribapen zehatzagoa izateko:
Zonalde Atlantikoa
Pirinioaldea
Erdialdea
Hegoaldea
Mapa handia ikusi

:: gora ::


 
Jar zaitez gurekin harremanetan          Erabilerraztasuna           Lege abisua          Webaren mapa